Tramites Servicios
Partaidetzarako Herritar Erakundeen Foru Erregistroan izena ematea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Partaidetzarako Herritar Erakundeen Foru Erregistroak herritarren partaidetza sustatzea du xede, informazio eskubidea aitortuz gardentasuna bermatzeko, eta partaidetza prozesuetarako herritarren ekimenaren eskubidea gauzatu ahal izateko, baita partaidetza sistemaren ebaluazio orokorrerako prozesuan entzunda izateko.
Nork tramitatzen du
- GOBERNANTZA DPTUA.
- Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
- Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabeak, duen forma juridikoa eta izaera edozein direla ere, baldin eta interes kolektiboen, hala orokorren nola sektorialen, defentsa badute xede; erakunde politikoak hemendik kanpo gelditzen dira
Baldintzak
Beren jarduerak, modu esklusiboan izan ala ez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egitea, dela lurralde osoa dela lurraldearen zati bat hartuta
Erregistroan ez dira inolaz ere onartuko genero desberdintasuna betikotzen duten erakundeak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Zuzendaritza karguen edo ordezkarien eta bazkide kopuruaren ziurtagiriaren eredua
Aurkeztu beharreko agiriak
- Erakundea eratzeko aktaren kopia kautotua
- Bere izaeragatik dagokion erregistroan izena eman izanari buruzko ziurtagiria
- Erakundearen estatutuen kopia
- Iazko jardueren txostena
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Informazio eta Erregistro bulego orokorrak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Bi hilabete
Administrazioaren isiltasuna
OnespenezkoaARAUDIA
5/2018 Foru Araua, azaroaren 12koa, Herritarren Partaidetzari buruzkoa.
Partaidetzarako Herritar Erakundeen Foru Erregistroan inskribatzeko jarraibideak ematen dituenari buruzko 2011ko urtarrilaren 14ko R- 3/2011 Foru Dekretua
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Foru erregistroan izena emandako erakundearen ordezkariek edo zuzendaritzako kideek gaurkoturik mantendu behar dituzte, derrigorrean, erakundeari buruzko datuak. Erakundearen egoerari lotutako gertakariak edo datu garrantzitsuak ez jakinarazteak Foru Erregistroko izena-ematea etenik uztea ekar dezake eta erakundeari egoki dakizkiokeen eskubideak gal ditzake halaber, jakinarazpen falta hori konpontzen ez den arte
Informazio osagarria
Partaidetza web orrirako lotura