Helburua
Gizarte Segurantzako pentsio hau bizitzako oinarrizko beharrei aurre egiteko nahiko baliabide ekonoikorik ez duten pertsona adindu edo desgaitasuna dutenentzako da.
Bi mota daude:
JUBILAZIOAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
ELBARRITASUNAGATIKO kotizatu gabeko pentsioa (KGP).
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Baliabide gutxiko pertsonak, gutxienez %65eko desgaitasuna dutenak edo 65 urtetik gorakoak direnak.
Baldintzak
Orokorrak:
Elbarritasunagatiko pentsioa:
Jubilazioagatiko pentsioa:
Zenbatekoa
14 ordainketa (12 hileroko eta 2 aparteko ordainsari, ekainean eta azaroan)
KGP-KO GEHIENEZKO ZENBATEKOAK | HILEAN | URTEAN |
KGP | 564,70 € | 7.905,80 € |
HBL (Hirugarren Baten Laguntzako osagarria) | 282,35 € | 3.952,90 € |
KGP+HBL | 847,05 € | 11.858,70 € |
%85 (Unitatean KGP-ko 2 onuradun badaude) | 480,00 € | 6.719,93 € |
%80 (Unitatean KGP-ko 3 onuradun badaude) | 451,76 € |
6.324,64 € |
Zenbatekoaren kalkulua, errenta edo diru-sarreren arabera egingo da (ikusi informazio osagarria)
Ordaintzeko modua
Eskaeran adierazten den onuradunaren kontuan, hila burututa.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
OSO GARRANTZITSUA! Azpian dagoen inprimakia bakarrik informatze aldera dago. Eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuek egin behar dute, eta horretarako erreferentziazko gizarte langilearekin hitz ordua hartu beharko da.
Aurkeztu beharreko agiriak
1.- Eskatzailearen NA edo AIZa.
2.- Errolda ziurtagiriak: Espainiar estatuan 5/10 urtetan (desgaitasunekoak/erretirokoak) erroldatuta egon dela egiaztatu behar da. Gipuzkoan bizi izan den epealdietako errolda ziurtagiria ez da aurkeztu beharrik.
3.- Diru-sarrerak: urtean zehar eskatzaileak izango dituen diru-sarreren aurreikuspena: alokairuak, kapitalen interesak, atzerritik jasotako diru sarrerak…
4.- Pentsioa ordaindu ahal izateko kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia. Kontuak eskatzailearen izenean egon behar du.
5.- Atzerrian jaio diren pertsonak: Estatuan izandako legezko bizi aldien agiria, Atzerritarren Bulegoak egindakoa, 5/10urtez (desgaitasunekoak / erretirokoak) egoitza baimena izan dela egiaztatu behar da.
6.- Bananduak-dibortziatuak: banatze epaiaren fotokopia ,eta badenean ere, hitzarmen arauemailea.
7.- Judizialki ezgaituta daudenen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.
8.- Eskatzailea senitartekoekin bizi denean (ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak), orduan aurkeztu beharko dira ere:
8.1.- Senitarteko horien NAren edo AIZren kopia.
8.2.- Senitarteko horien urteko diru-sarreren aurreikuspena.
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da eskatzailea bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
357/1991 Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako kotizatu gabeko pentsioak arautzen dituen 26/1990 Legea garatzekoa (eguneratua).
8/2015 Errege Dekretu Legegilea, 2015eko urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateratua onartzekoa (art. 363-373).
PRE/3113/2009 Agindua, azaroak 13koa, 357/1991 Foru Dekretuaren garapen eta aplikazioari buruzko arauak ematen dituena.
Oharrak
-Kotizatu gabeko pentsioa laguntza hauekin bateraezina da:
1.- Gizarte Ongizateko Funtsaren pentsioa.
2.- Minusbaliatuak gizarteratzeko legearen gutxieneko diru sarrerak bermatzeko subsidioa eta beste norbaiten beharragatik ematen den diru laguntza.
3.- KGPko pentsiodunak norberaren kargura dituen seme-alabengatik ematen den laguntzaren kausatzailea bada.
-Onuradunek besteak beste ondorengo BETEBEHARRAK izango dituzte:
- Pentsioa jasotzeko eskubidea edo honen zenbatekoa alda dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar da, 30 egun baino lehen.
- Urtero diru sarreren aitorpena egin behar da.
- Oker jasotako zenbatekoak itzuli behar dira.
Informazio osagarria
-Kontuan hartzen diren errentak edo diru-sarrerak: hartzaileak edo elkarbizitzako ekonomi unitateak urtero jasotzen dituen ondasunak edo eskubideak, lanetik edo kapitaletik eratorriak, baita haien edozein ordezkoak ere; zenbateko gordina hartzen da kontuan.
-Pentsiorako eskubidea izateko, hartzaile beraren errenta edo diru-sarrerak ezin dute gainditu pentsioaren legezko urteko kopurua (2025. urterako 7.905,80 €). Aurrekoaren arabera pentsiorako eskubidea badu, pentsioaren zenbatekoari berezko dirusarreren kopurua kenduko zaio, urteko neurketa egin ondoren, gehienezko pentsioaren %35eko zenbatekoa salbu.
-Hartzailea elkarbizitza unitate batean sartuta badago ezkontidearekin edota 2 gradu arterainoko odolkidetasun edo adopzioko senitarteko batekin, elkarbizitza unitateko kide guztien errenta edo diru-sarrera guztiek orotara ezin dute gainditu baliabide metaketaren muga, ondoko taularen arabera:
Diru sarreren gehieneko muga onuradun izateko, senitarteko gehiagorekin bizi izanik:
Elkarbizitza Unitateko kide kopurua |
Eskatzailea guraso edo seme-alabaren batekin bizi bada | Eskatzailea beste senitarteko batzuekin bizi bada |
2 | 33.599,65 € | 13.439,86 € |
3 | 47.434,80 € | 18.973,92 € |
4 | 61.269,95 € | 24.507,98 € |
5 | 75.105,10 € | 30.042,04 € |
6 | 88.940,25 € | 35.576,10 € |
Muga horiek ez gainditzeko, pentsioaren zenbatekoari guztien dirusarreren kopurua kenduko zaio, urteko neurketa egin ondoren.