Tramites Servicios
Zerga informazioa
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Zerga informazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak zergadunei buruz duen informazioa da (sarrerak, gastuak atxikipenak, etab…), errenten ordaintzaileek data jakin batean emandakoa.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Berez, zergadun guztiei dago zuzenduta zerga informazioa, errenta aitorpena egin ahal izan dezaten.
Jasotzen duen informazioa Gipuzkoako Foru Ogasunean dagoen informazioa da, errentak ordaintzen dituzten pertsonek edo entitateek gaur arte jakinarazitakoa.
Baldintzak
Zerga informazioa berehala lortu daiteke internet bidez, Gipuzkoatarian sartuta (pasahitza edo sinadura elektronikoa behar duzu).
Horrez gain, beste modu hauetan ere lortu daiteke:
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
1.- Gipuzkoatarian sartuta (pasahitza, BakQ edo sinadura elektronikoa erabiliz)
2.- Pasahitzik edo sinadura elektronikorik gabe
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Bestelako tramitazio bideak
Zerga informazioa telefonoz ere eskatu daiteke (943 113 000).
Zuzeneko arretarako bulegoak
Herritarren Arretarako Bulegoak