TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet

Mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako egoitza

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Mendekotasuna duten adinekoen egoitza batean plaza bat eskatzea.

Adinduen tzako egoi tza zentroak ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izateko zentroak dira, mendekotasun egoeran dauden adinduentzat, per tsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala ase tze rik ez dagoenean lagun tza handiagoak behar dituztelako. Zentro horiek arreta integral eta jarraitua eskaini beharko dute, pertsona horien autonomia maila manten tzeko, dituzten muga funtzionalak konpen tsa tzeko eta behar duten banakako lagun tza eskain tzeko. Horretarako preben tzio prestazioak, gaikun tza prestazioak eta lagun tza prestazioak garatuko dituzte.

Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:

  • Egoitza zentroak.
  • Etxebizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:
    • Bizileku balioaniztunak.
    • Elkarbizi tza-unitateak.
    • Etxe bizi tza babestuak.
    • Talde etxeak.

Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKAKO DEPARTAMENTUA
  • Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia
  • Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Mendekotasun egoeran dauden adinekoak.


Baldintzak

  1. Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bizi izana bertan; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Aurretik egoitza bertan izatearen baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein hauen ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-auzotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.
  2. Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  3. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II. edo III. graduaz, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak ezartzen duen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa onartzeko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatuaren indarrez eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat.
  4. 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren, psikologikoaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematenden arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  5. Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.
  6. Aparteko kasuetan, laguntzaile gisako eskaera ere egin ahal izango da egoitza zentro batean sartzeko, eskatzaileetako batek betetzen dituenean aipatutako baldintzak, eta besteak ere frogatzen badu ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo odolkidetasunezko, ezkontza-ahaidetasunezko edo adopzio bidezko senidea dela, bigarren ahaidetasun mailaraino, eta normalean  eskatzailearekin bizi dela; eta, horretaz gain, orientazio txosten batek zehaztu beharko du baliabidea egokia dela.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera


Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
  2. Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  3. Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  4. Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiazta tze koa.
  5. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  6. Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.

Plaza eskuratzeko: ez dago eperik.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz


ARAUDIA


2015eko martxoaren 24ko 7/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena (GAO 59. 2015-03-30). Akats zuzenketa (GAO 90. 2015-05-15).

2016ko maiatzaren 24ko 12/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

2015eko abenduaren 15eko, 87/2015 Foru Dekretua, gehieneko ekarpenak onartzekoa, 2015eko ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoak, ezarritako zerbitzuetan.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Zerbitzu honek kopagoa dauka


Informazio osagarria

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa.