Egoitza zentroa bazterkeria eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonentzako gizarte-inklusiorako esku-hartze programak dituen bizilekua eskaintzea.

Zentroen direktorioa kontsultatu (BEHAGI)


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Zentroen Kudeaketa Integraleko Zuzendaritza Nagusia

Harremana

Interesatua erroldatuta dagoen udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuak

Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak.


Nori zuzenduta

Marjinazio eta edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak eta familiak, gizarteratze prozesu espezializatua hasiera emateko jarrera egokia, jarraitzeko gaitasuna eta prozesu horri  eta profesionalen esku-hartzea onartzen dutenak.


Baldintzak

a)    18 eta 64 urte bitartekoa izatea.

b)    Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko errolda, eskaera baino 6 hilabete lehenagokoa eta legezko bizilekua eta benetakoa izatea bertan. Salbuespen gisa, eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsita geratu ahal izango dira.

c)    Gizarte bazterketa maila jakin bat erakustea, baliabidearen beharra zuritzearren.

d)    Profesionalek gidatutako esku hartze sozialak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak onartzeko gai izatea; eta gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko baliabide pertsonalak izatea.

e)    Osasun egoerari dagokionez, osasun erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta zentroetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea.

f)     Programaren helburua larriki asalda dezakeen portaera nahasmendurik eta/edo jarrerarik ez izatea



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

  • NA edo identifikatzeko agiria
  • familia liburua gizarte bazterketa egoeran dauden familientzako egoitzen kasuan
  • Erroldatze-agiria
  • Udalaren gizarte txostena edo bideratu duen entitatearen txostena
  • Osasun arazoen kasuan: mediku txostenak

  • NA edo nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Erroldatze ziurtagiria

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


5/2014 Foru Dekretua, martxoaren 4koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko bigarren mailako arretako gizartera­tzeko baliabideak eskura­tzeko prozedura arau­tze­koa (52 zk. GAO, 2014ko martxoaren 18koa).



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Beste dokumentu batzuk eskatu daitezke bere egoeraren diagnostikoa lantzeko.


Informazio osagarria