- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa -ZLPE-
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Mendekotasuna duen pertsonak, eguneko zentro edo egoitza publiko nahiz itundutako batean sartzeko itxaron zerrendan egonik, kontratatuta duen plaza pribatuaren kostuari aurre egiteko helburua du prestazio ekonomiko honek.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
- Plangintzako, Ituneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
Baldintzak
- Mendeko pertsona bezala baloratuta egotea, edozein delarik gradua.
- Espainiako nazionalitatea izatea edo legezko egoitza Espainian izatea.
- Gutxienez 5 urtez Espainian edo Europar Batasunean legez bizi izana; horietatik bi gutxienez eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izan beharko dute (itzulitako emigrante espainiarrak salbu).
- Gipuzkoan erroldatuta egotea eta bizitzea.
- Kontratu bidez egiaztatzea plaza pribatuan egoitza zerbitzua edo eguneko arreta jasotzen duela.
- Zerbitzu publikoaren itxaron zerrendan egotea (3 hilabete eguneko arretarako zerbitzurako).
Zenbatekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko eta gutxienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: Gehienez 800€ (egoitza) eta 500€ (eguneko zentrua) - Gutxienez 200€
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: Gehienez 800€ (egoitza) eta 500€ (eguneko zentrua) - Gutxienez 150€
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: Gehienez 300€ (egoitza) eta 300€ (eguneko zentrua) - Gutxienez 100€
Zenbatekoa zerbitzuaren kosturen arabera zehaztuko da eta gehienez eta gutxienez aipatu diren kantitateak ordainduko dira.
Gehienezko kopurua murriztu daiteke (informazio gehigarria ikusi).
Ordaintzeko modua
Mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututa. Eskatzailea aipatutako kontuko titular izan beharko du.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera beteko dute mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera normalizatua, eskatzaileak edo erregistro bateratuan haren ordezkari gisa izena emanda dagoenak sinatua.
- Prestazioa kobratzeko erabiliko duen kontuaren bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia (kontuak eskatzailearen izenean egon behar du; adingabeen kasuan soilik, gurasoak izan daitezke titularrak).
- Errolda agiriak. Espainian edo EBn gutxienez bost urtez erroldatuta egon izana egiaztatu behar da, eta horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko bi urteak izango dira (adintxikikoak ezik). Ez da beharrezkoa Gipuzkoan erroldatuta egondako epealdietako errolda agiriak aurkeztea.
- Ezkonduak edo izatezko bikoteak: familia liburuaren fotokopia edo Izatezko Bikoteen Erregistroko ziurtagiria.
- Bananduak edo dibortziatuak: banantze epaiaren fotokopia eta, halakorik balego, hitzarmen arauemailearena.
- Azken ekitaldiko errenta aitorpena Gipuzkoatik kanpo egin bada: azken errenta aitorpenaren fotokopia, bizikidetza unitateko kide guztiena.
- Zerbitzu pribatuaren kontratua sinatuta (egoitza zerbitzua edo eguneko zentroa).
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
ARAUDIA
6/2023 Foru Dekretua, apirilaren 18koa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, mendekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Zainketa Sustatzekoak, ezarritako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.
6/2023 Foru Dekretua (akats zuzenketa); GAO 2023/5/26
6/2023 Foru Dekretua (54/2023 Foru Dekretuak sartutako aldaketak); GAO 2023/11/24
Gehieneko zenbatekoak onartzen dituen Diputatuen Kontseiluko akordioa; GAO 2017/12/29
Gutxieneko zenbatekoak onartzen dituen Diputatuen Kontseiluko akordioa; GAO 2023/12/18
39/2006 Legea, abenduaren 14koa, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
-Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da.
-Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli beharko dira.
Informazio osagarria
Bateraezintasunak beste zerbitzu eta prestazioekin
-Egoitzari lotutako prestazio ekonomikoa bateraezina da Eguneko Zentroko zerbitzuarekin, Taller Okupazionalekin, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuarekin, Aldibaterako Egonaldiekin, Zentro Soziosanitarioekin, Ospitale Psikiatrikoekin, Familia Inguruneko Zaintzarako Prestazio Ekonomikoarekin (FIZPE) eta Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoarekin (LPPE).
-Eguneko Zentroari lotutako prestazio ekonomikoa bateragarria da Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuarekin, Familia Inguruneko Zaintzarako Prestazio Ekonomikoarekin (FIZPE) eta Laguntza Pertsonalerako Prestazio Ekonomikoarekin (LPPE). Bateragarria denboraldi batean Aldibaterako Egonaldiekin, Zentro Soziosanitarioekin edo Ospitale Psikiatrikoekin (urtean gehienez bi hilabetez) eta bateraezina Egoitzako Arreta Zerbitzuarekin.
Gehieneko prestazioaren gaineko murrizketak
-Lehenenik, onuradunaren edo bere elkarbizitza unitateko beste kideen errenta aitorpenetan (PFEZ) aitortutako edo egiaztatuko etekinen arabera prestazioaren gehieneko zenbatekoa %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke, edo murrizketarik ez egin.
-Bigarren, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek:
1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria.
2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua.
3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria.
4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.
-Azkenik, prestazioaren zenbatekoak ezingo du inoiz gainditu zerbitzuagatik ordaindutako kostua eta, beraz, kasua balitz kopuru horretaraino murriztu beharko litzateke ordaindu beharrekoa.
Murrizketa eta kenketa hauen ondoren prestazioaren zenbatekoak legez onartutako gutxienekoa errespetatu beharko du.