Aurkezpen epea
Aitortzen den urtea amaitu ondorengo urtarrilaren 1etik 30era bitarteanHelburua
Aitortu beharrekoa: borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio fondoen entitate kudeatzaileei eta ordezko sistemetara bildutako entitateei egindako ekarpenak eta kontribuzioak, eta, orobat, mutualitateei eta aseguru etxeei kontigentziak estaltzeko ordaindutako zenbatekoak.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Besteen arte, borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateak eta pentsio fondoak kudeatzen dituzten entitatea.
Baldintzak
Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio fondoen entitate kudeatzaileei eta ordezko sistemetara bildutako entitateei ekarpenak eta kontribuzioak egitea, edo mutualitateei eta aseguru etxeei kontigentziak estaltzeko kopuruak ordaintzea.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
A) Gipuzkoataria erabiliz (pasahitza edo sinadura elektronikoa sartuta) Zergabidea programatik lortzen den fitxategia bidaltzen da.
B) Gure Zergabidea programaren bitartez, kontraste datu bat sartuta, programan lortzen den fitxategia bidaltzen da.
C) Editran
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
2º) Herritarren arretarako bulegoak
Eskaera moduak
47/2013 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena
33/2014 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartu eta zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua aldatzen duena.
1139/2011 Foru Agindua, abenduaren 27koa, zeinaren bidez onartzen baita borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio plan eta fondoei, ordezko sistemei, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei, aurreikuspen plan aseguratuei, aurrezpen sistematikoko banakako planei, enpresen gizarte aurreikuspeneko planei eta menpekotasun aseguruei buruzko urteko aitorpenaren 345 eredua, eta aurkezteko moduak. (PDF)