Helburua
Laguntza ekonomiko honek xede du familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzea.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Mendekotasun egoeran dauden pertsonak: I, II eta III graduak edo mendekotasuna baloratzeko baremoan (MBB) 25 puntutik 100 puntura.
Baldintzak
Mendeko pertsonak:
Zaintzaileak:
Zenbatekoa
Urteko 12 ordainketa egingo dira. Mendekotasunaren arabera gehienezko zenbatekoak:
III Gradu edo 75 puntutik 100 puntura MBBan: 424€ (edo 524€ adintxikikoen kasuan)
II Gradu edo 50 puntutik 74 puntura MBBan: 338€ (edo 368€ adintxikikoen kasuan)
I Gradu edo 25 puntutik 49 puntura MBBan: 154€ (edo 180€ adintxikikoen kasuan)
Gehienezko kopurua murriztu daiteke (informazio gehigarria ikusi)
Ordaintzeko modua
Mendekotasuna duen pertsonak eskaeran adierazten duen kontuan hila burututa. Eskatzailea aipatutako kontuko titular izan beharko du, adintxikikoen kasuan salbu, kasu hauetan gurasoen edo tutorearen titulartasuneko kontua onartuko delarik.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera beteko dute mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuek.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkeztuko da mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi den udalerriko Gizarte Zerbitzuetan.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
2017ko abenduaren 27ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakia, mendekotasunerako prestazio ekonomikoen gehieneko diru kopuruak onartzen dituenak. (GAO 2017/12/29)
2006ko abenduaren 14ko 39/2006 Legea, mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta laguntza sustatzekoa (2006ko abenduaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala)
Oharrak
Prestazioaren eskubideari edo zenbatekoari eragin diezaioken edozein aldaketa 30 eguneko gehieneko epean jakinarazi behar da, eta bereziki onuradunaren edo zaintzailearen edozein helbide edo errolda aldaketa.
Prestazioaren egokitasuna aztertzeko gizarte zerbitzuetako langileek onuradunaren etxera egin ditzaketen bisitak errazteko betebeharra dute onuradunek.
Oker jasotako diru zenbatekoak itzuli behar dira.
Informazio osagarria
Gizarte zerbitzuekin bateragarritasunak
Prestazio ekonomikoak jasotzea eta, aldi berean, beste gizarte zerbitzu publiko edo itunduren bat ere jasotzea bateragarria edo bateraezina den, taula honetan azaltzen da:
ZERBITZUA |
PRESTAZIO EKONOMIKOA |
Egoitza arreta iraunkorra |
Bateraezina |
Eguneko zentroa |
Bateragarria |
Denboraldirako egonaldiak |
Bateragarria denboraldi batean |
Gizarte eta osasun zentroak |
Bateragarria denboraldi batean |
Prestazio ekonomikoak eta beste zerbitzu hauetakoren bat aldi berean jasoz gero (eguneko zentroko zerbitzua; aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak edo psikiatria zentroetakoak), prestazioa eten egingo da edo, bestela, prestazio ekonomikoari kenketa hau egingo zaio:
-Eguneko zentroko zerbitzua: %40eko kenketa.
-Aldi baterako egonaldiak; zentro sozio-sanitarioko egonaldiak; psikiatria zentroetako egonaldiak; eta antzekoak: aldi baterako etetea urte naturalean bi hilabete baino gehiagoko egonaldietan.
Gehienezko prestazioaren murrizketak
- Lehenengo, prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko hartuko dira kontuan bai eskatzailearen bai elkarbizitza unitateko beste kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan aitortutako edo egiaztatuko etekinak. Horrela, %100 jaso daiteke edo %10, %20 edo % 30 gutxitu daiteke.
-Ondoren, gizarte babeseko sistema publikoan ezarrita dagoen izaera eta xede berdintsuko beste prestazioaren bat jasotzen bada, haren zenbatekoa ere kendu egingo da, bereziki hauek: 1.- Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren baliaezintasun handiaren osagarria. 2.- Norberaren kargura 18 urtetik gora eta %75 edo gehiagoko desgaitasuna duen seme-alabengatik ematen den diru kopurua. 3.- Beste norbaiten beharragatik ematen den baliaezintasuneko kotizatu gabeko pentsioaren osagarria. 4.- Beste norbaiten laguntza beharragatik emandako subsidioa minusbaliatuak gizarteratzeari buruzko legekoa.
-Azkenik, bateragarri/bateraezineko errigimenean ezarritako kenkariak aplikatuko dira: eguneko zentroko zerbitzua (%40eko kenketa).