Aurkezpen epea
1º hiruhilekoa (apirilaren 1etik maiatzaren 10era). 2º hiruhilekoa (uztailaren 1etik abuztuaren 10era). 3º hiruhilekoa (urriaren 1etik azaroaren 10era). 4º hiruhilekoa (urtarrilaren 1etik otsailaren 10era)Helburua
130 Eredua. Ordainketa zatikatuak. Jarduera ekonomikoak egiten dituzten PFEZren zergadunak.
Eredu hau erabiltzen da jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek egin behar duten ordainketa zatikatua hiru hilean behin aitortzeko.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona guztiek aurkeztu behar dute.
Baldintzak
Aurreko apartatuan (Nork aurkeztu behar du) xedatutakoa bete behar da.
Ordainketa zatikatuaren emaitza zero bada, 130 eredua ez da aurkeztu behar.
Ordainketa zatikatua 005 ereduaren bidez helbideratzen bada, 130 eredua ez da aurkeztu behar.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Paperean aurkezteko ereduak (eredu betegarriak dira, gure webgunean eskura daitezkeenak, entitate laguntzaileetan aurkezteko):
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Interternet bidez ereduen aurkezpena Gipuzkoatariko formulario edo fitxategia betez (Sinadura edo pasahitz elektronikoarekin)
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gure webgunean eskura daitezke inprimakiak.
Eskaera moduak
635/2014 Foru Agindua, abenduaren 3koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainketa zatikatuak egiteko prozedurak ezarri, eta ordainketa zatikatuak autolikidatzeko 130 eredua eta ordainketa horiek helbidera tzeko 005 eredua onartzen dituena.