GAO Argitalpen Sisteman Erregistroa

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko dokumentuak argitaratzeko ahalmena edo baimena duten erakundeen erroldan alta, baliogabetze edo baja eskatzea.

Nork tramitatzen du

  • GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Araubide Juridikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Diputatuen Kontseiluaren Idazkaritzako, Aholkul. eta Toki Admin. Harreman. Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Argitalpen sisteman erakundea altan ematea

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Foru Inprimategia

Errekalde auzunea, 20018 Donostia-San Sebastián


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA

Lehendakaritzako eta Foru Administrazioko Departamentuko 2009ko maiatzaren 19an onartutako Foru Aginduak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko dokumentuak bidaltzeko prozedura arautzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA

Oharrak

Argitaratzea sinatzeko baimena edo ahalmena duen pertsonak baimen edo ahalmen hori galtzen badu, bere erakundeak baja hori jakinarazi behar dio Sinaduraren Erregistroari. Baliogabetzea edo baja jakinarazi arte, pertsona horrek egindako guztiagatik sor daitezkeen erantzukizun eta ondorioak beren erakundeei egotziko zaie.

Informazio osagarria

Sinaduren Erregistroaren egitekoa da argitaratzeko bidaltzen diren dokumentuen benetakotasuna egiaztatzea, hau da, ziurtatzea argitaratzeko aginduan ipinitako sinadura horretarako ahalmena duenarena edo baimendu den pertsonarena dela benetan.