- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
347 eredua. Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urtero. Urte bakoitzeko otsailean aurkeztuko da, betiere aurreko urte naturalean egindako eragiketengatik.Helburua
Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira (bai ondasun emateak eta zerbitzu prestazioak, bai ondasun edo zerbitzu eskurapenak) eragiketa horiek 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute aitorpenaren xede den urte naturalean zehar. Zenbatekoa, hala badagokio, BEZ eta errekarguak barne hartuta zehaztuko da.
Jarduera ekonomikoarekin lotutako ohiko eragiketa arruntak nahiz noizean behingoak aitortzen dira, baita higiezinekin egindako eragiketak ere. Eragiketa horiek beti sartu behar dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotuak izan ala ez; eta, lotuak badira, zerga ordaintzetik salbuetsita daudenak ere adierazi egin behar dira.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Finantza entitate laguntzaileak, Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua eta Herritarren arretarako bulegoak.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria