Helburua
Aitorpen-likidazio baterakoan, entitate taldea osatu eta erregimen berezia aplikatzen dutenen banakako aitorpenetan lortutako emaitzen batura aitortuko da. Entitate taldeari dagokion baterako aitorpen-likidazioa, erregimen berezia aplikatzen duten entitateek banakako aitorpena aurkeztean aurkeztu beharko da.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Entitate taldearen ordezkaria den sozietate nagusiak aurkeztuko du soilik. Beti ere, BEZ araudiaren IX. tituluko IX. kapituluan arautzen den erregimena aplikatuko duen entitate taldea bada.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Ereduen aurkezpena internet bidez, ZergaBidea plataformatik
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak
Oharrak
Hilabeterokoa. Otsailetik abendura bitarteko hilabeteen lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da. Uztailekoa abuztuaren 1etik irailaren 25era bitartean egin ahal izango da. Abendukoa urtarrilaren lehen 30 egun naturalen barruan aurkeztu ahal izango da
Informazio osagarria