- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Basogintza kudeatzeko plan teknikoak onartzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Titularrek mendiak zuzen kudeatzeko aurkeztutako basogintza kudeatzeko plan teknikoak onartzea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua
Harremana
Telefonoa: 943 112058
Fax: 943 431154
email: mendiakbulegoa@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
Nekazaritza ustialekuetako titularrak.
Baldintzak
- Eremu geografiko homogeneo batean (eskualde berean edo ondokoetan) kudeaketa tresna honen mende titular batek dituen partzelak BKPT bakar batean sartuko dira. Partzelak Nekazaritza Ustialekuetako Erroldan izena emanda egongo dira.
- Kudeaketa Planak, basogintzako teknikari eskudunek idatziak.
- Datu eta deskripzio hauek izango dituzte:
- Memoria, datu hauek zehaztuta: mendiaren izena, legezko egoera, kokapena, partzelen datuak SIGPACen arabera, idazle taldea, indarraldia.
- Mendiaren deskripzioa, hau zehaztuta: ezaugarri topografikoak, litologikoak, edafologikoak, geomorfologikoak, klima, lurra, landaredia, fauna, bide azpiegiturak, ehiza eta arrantza jarduerak, abeltzaintzako eta aisialdiko jarduerak, ondare kultural eta historikoa, espazio natural babestuetan egotea eta abar.
- Errodalizazioa.
- Gaur egungo existentziak.
- Etorkizuneko baso landaketak
- Plan Dasokratiko orokorra. Plana garatuko den zabalera ekintza unitatetan banatzea.
- Ustiaketaren eta jardueren programa.
- Inbertsioen eta sarreren plangintza, BKPT indarrean dagoen bitartean.
- Eraginaren Azterketaren azterketa, derrigorrezkoa den heinean.
- Planoak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
Basogintza Kudeatzeko Plan Teknikoa, erredaktoreak eta ustiategiaren titularrak sinatuta.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia. Lurralde Oreka Berdeko Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia. Gipuzkoa Plaza z.g., 3. solairua, 20004 Donostia – San Sebastián
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Gehienez ere hiru hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
- Berezia:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia (GAO 77 zk., 2021/04/28).
- 2006ko urriaren 20ko 7/2006 Foru Araua, Gipuzkoako Mendiena (GAO 204 zk., 2006/10/26).
- Orokorra:
- 2003ko azaroaren 21eko 43/2003 Legea, Mendiena (BOE 2003/11/22).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
- Beste harreman batzuk:
- Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia
Tel.: 943 113712
- Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak: Azpeitia, Bergara, Elgoibar, Oiartzun, Ordizia, Tolosa eta Zarautz