Helburua
3 urte baino gehiagoko pertsonen mendekotasun gradua baloratzea.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
3 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun iraunkorreko egoeran daudenak, adinagatik, gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik; egoera hori lotuta egongo da autonomia fisikoa, burukoa, intelektuala edo zentzumenekoa gutxiago izateari edo batere autonomiarik ez izateari, aurreko egoerara lehengoratzeko edo egoera hobetzeko arrazoizko aukerarik gabe.
Baldintzak
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
OSO GARRANTZITSUA! Azpian dagoen inprimakia bakarrik informatze aldera dago. Eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuek egin behar dute, eta horretarako erreferentziazko gizarte langilearekin hitz ordua hartu beharko da.
- Mendekotasun balorazio eskaera
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskatzailea erroldatuta dagoen Gipuzkoako udalerriko udal gizarte zerbitzuak.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
39/2006 Legea, 2006ko abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. (BOE 2006/12/15, 299. zbk.). Gaztelaniaz.
174/2011 Errege Dekretua, 2011ko otsailaren 11koa, 39/2006 Legean xedatutako mendekotasun egoera baloratzeko baremoa onestekoa. (2011ko otsailaren 11ko 174/11 Errege Dekretua) Gaztelaniaz.
Oharrak
Beharrezkoak diren agiriak eta txostenak badaudela egiaztatu ondoren, hitzordua eskatuta, balorazio teknikariek bisita egingo dute, eskatzailearen etxean bertan, elkarrizketa egin eta balorazio galdetegia betetzeko.
Baloraziotik ateratzen den graduaren arabera, baloratuako pertsonak Zerbitzuen eta Prestazioen Zorroan jasotako hainbat zerbitzu eta prestazio jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzerako berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Informazio osagarria
Baremoak hiru mendekotasun egoera xedatzen ditu: moderatua (I. gradua), larria (II. gradua) eta mendekotasun handia (III. gradua).
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.
Eskabidea interesdunak berak edo bere ordezkariak tramitatu dezake.