Tramites Servicios
Desgaitasunaren balorazioa
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Desgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea, baremoa erabiliz. Desgaitasun gradua portzentaje moduan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, ezinbestekoa da desgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea.
Nork tramitatzen du
- GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun iraunkorrak dituzten pertsonak, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.
Baldintzak
• Gipuzkoako edozein udalerritan erroldatuta egotea.
• Nazionalitate espainiarra izatea edo Espainian egoitza legala izatea.
• Urritasun edo desgaitasun iraunkorren bat izatea, oro har, eskaera egin baino gutxienez 6 hilabete lehenago diagnostikatua eta tratatua.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Desgaitasuna baloratzeko eskabidea, behar bezala beteta.
Aurkeztu beharreko agiriak
• Baloratu beharreko pertsonaren NAN edo nortasuna egiaztatzen duen agiria.
• Desgaitasuna baloratzeko eskabidea, behar bezala beteta.
• Oinarrizko Osasun Txostena.
• Departamentuak, gainera, adituen txostenak edo berariazko probak ere eska ditzake, balorazioa egin ahal izateko.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko gizarte zerbitzuak.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
1971/99 Errege Dekretua, 1999ko abenduaren 23koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa (BOE 2000-01-26, 22. zk.). Gaztelaniaz
1856/2009 Errege Dekretua, 2009ko abenduaren 4koa, minusbaliotasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa, 1999ko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua aldatzekoa (BOE 2009-12-26, 311. zk.). Gaztelaniaz
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Desgaitasun mailaren arabera, eta aplikatutako baremoen ondoriozko puntuazioa kontuan hartuta, baloratutako pertsonak desgaitasuna duten pertsonentzako berariazko zerbitzu eta prestazioak jasotzeko eskubidea izango du, zerbitzu eta prestazio bakoitzarentzat berariaz ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Baloratu beharreko pertsonari hitzordua jarriko zaio, Departamentuak Gipuzkoako hainbat udalerritan dituen Desgaitasuna Baloratzeko Zentroetako batean.
Informazio osagarria
Eskabidea interesdunak berak edo bere ordezkariak tramitatu dezake.
Desgaitasun gradua neurtzeko, kontuan hartuko dira, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean
Balorazioaren emaitza behin betikoa edo behin-behinekoa izan daiteke.