Egoitza zentroa edo etxebizitza zerbitzua desgaitasuna duten pertsonentzat

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Elkarbizitza zentroak dira, ohiko bizileku edo bizileku iraunkorra eta, hala dagokionean, aldi baterako bizilekua izatekoak desgaitasuna duten eta mendekotasun egoeran dauden per tsonen tzat, dituzten premiak bere ohiko ingurunean behar bezala ase ezin dituztenean. Zerbi tzu horiek laguntza maila desberdinak eskaini beharko dituzte, tartekakoa, mugatua, zabala edota orokorra, zaindutako pertsonek dituzten beharretara egokiturik, horien autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak konpentsatzeko eta behar duten laguntza emateko. Horretarako, prebentzio prestazioak, gaikuntza prestazioak eta laguntza prestazioak garatuko dituzte.

Egoitza zerbitzua emateko zentro modalitateak honakoak izango dira:

  • Egoi tza zentroak.
  • Etxe bizitza lagunduak, hauen artean direla aldaera hauek:
    • Bizileku balioaniztunak.
    • Elkarbizi tza-unitateak.
    • Etxe bizi tza babestuak.
    • Talde etxeak.

Zentroen direktorioa kontsultatu (BEHAGI)


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
  • Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua

Nori zuzenduta

Eguneroko jardueretan laguntza behar duten pertsona desgaituak.


Baldintzak

  1. Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bizi izana bertan; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Aurretik egoitza bertan izatearen baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein hauen ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-auzotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute. 
  2. Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  3. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I., II. edo III. graduaz, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak ezartzen duen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa onartzeko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatuaren indarrez eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat.
  4. 18 eta 64 urte bitarteko adina izatea eskaera aurkezten den datan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  5. %33 edo gehiagoko desgaitasun maila aitortua izatea, desgaitasun maila aitor tzeko, deklara tzeko eta kalifika tzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak aurreikusten duenaren arabera.
  6. Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, desgaitasuna duten pertsonentzako orientazioaren arloan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena daukan lantalde teknikoak emana..


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

- Eskabidea


Aurkeztu beharreko agiriak

  1. Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.
  2. Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zain tza froga tzen duen dokumentazioa.
  3. Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  4. Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiazta tze koa.
  5. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  6. Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Udal Gizarte Zerbitzuak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

  • Itxarote-zerrenda onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskaera oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
  • Sartzeko: ez dago eperik.

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Telefono bidezko komunikazioa


ARAUDIA


2015eko martxoaren 24ko 7/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena (GAO 59. 2015-03-30). Akats zuzenketa (GAO 90. 2015-05-15).

15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

2016ko maiatzaren 24ko 12/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

21/2022 Foru De kre tua, aben dua ren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa.