Tramites Servicios
Aldi baterako egonaldiak mendekotasuna duten adinekoentzat eta desgaitsun egoeran daudenentzat
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urte osoan zeharHelburua
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonek eta desgaitasuna duten pertsonek behar dituzten zainketak bermatzea, familiek eta zaintzen dituzten pertsonek atseden har dezaten eta zainketen jarraitasuna zalantzan jar dezakeen edo zainketak birplanteatzea beharrezko egin dezakeen beste edozein egoerari aurre egiteko.
Nork tramitatzen du
- GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasunaren eta Desgaitasunaren Arretako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Mendetasun egoeran dauden adineko pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonak.
Baldintzak
- Indarrean dagoen araudiaren arabera mendetasun egoeran dagoen adineko pertsona gisa edo desgaitasun egoeran dagoen pertsona gisa aintzat hartua izatea.
- Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- Aldi baterako, etxean egoteko beharrezkoa den laguntza sarea ez izatea
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskatzailearen eta familia-unitatearen diru-sarreren ziurtagiria.
- Osasun txosten eguneratua (diagnostikoa eta tratamenduak jasotzen dituena).
- Gai RAIa, mendetasun-egoeran dauden adinekoen aldi baterako egonaldietarako lekuei dagokiena.
- Ezgaitasun-egoeran dauden pertsonen aldi baterako egonaldietarako egoitzara bideratutako gizarte-txostena.
- NA
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Zerbitzuan onartua izateko prozedura:
- Hlabete 1 eskaera Gizarte Politikako Departamentuan jasotzen denetik.
- 2 hilabete eskaera Udal gizarte zerbitzuetan aurkezten denetik.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
ARAUDIA
12/2015 FORU DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonek egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera arautzen duena.
15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
30/2018 Foru Dekretua, abenduaren 18koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (adinekoak)
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa (desgaitasuna duten pertsonak).