- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 13 - VD - Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimena aldatzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Bidaiariak autobusez garraiatzeko baimenen aldaketak izapidetzea:
- Kopiaren alta: beste ibilgailu batzuk atxikitzea lehendik eskuratuta dagoen garraio baimenari.
- Ordezkatzea: baimenari atxikita dauden ibilgailuak ordeztea antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuengatik.
- Egoitza aldaketa: probintzia, udalerri edo kale aldaketa.
- Transmisioa: garraio baimena lagatzea edo eskualdatzea titular bakarraren izenean. Eskuratzaileak ibilgailu guztiak edukitzera pasako da, hau da, baimena eskualdatzen den unean hari atxikita dauden ibilgailu guztiak edukitzera, Lurreko Garraio Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 38. artikuluan aurreikusitako modalitateetatik edozeinen bitartez: jabetza, finantza errentamendua edo errentamendu arrunta. (Lagatzaileak aldez aurretik baja eman beharko die eskualdatuko ez diren ibilgailuei)
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
1.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
2.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
3.- Gaitasun ekonomikoa: garraio administrazioaren datu basean jasota dagoen ekonomia-gaitasuna nahikoa ez den kasuetan bakarrik egiaztatu beharko da. 9.000 €, lehenengo ibilgailuagatik; eta 5.000 €, atxikitako ibilgailu gehigarri bakoitzeko.
Pertsona juridikoen kasuetan: dagokion sozietate zergaren bitartez justifikatu beharko da (behar bezala balioztatuta), egiaztatzeko ea nahikoa den <kapitala + erreserbak + jaulkipen primak> batura eta, dagokionean, kapitalaren gehikuntza. Era berean, finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, finantza entitate egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.
Pertsona fisikoen kasuan, berriz, 12 urtetik gorako antzinatasuneko ibilgailuak jabetzan nahiz finantza-errentamenduan edukitzen denean bakarrik justifikatu beharko da. Errentamendu arruntaren kasuan, 24 hilabete baino gutxiagoko kontratuak badira, justifikatu egin beharko da.
Halako kasuetan, aukera hauetakoren baten bitartez justifikatu beharko da gaitasun ekonomikoa:
- Finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, finantza entitate egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.
4.- Ibilgailuak JEZean alta emanda egotea (840): “bidaiariak errepidez garraiatzeko” jarduera.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko. HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO
Aurkeztu beharreko agiriak
- BESTE IBILGAILU BATZUK ATXIKITZEA
- Eskatu ordainketa gutuna: (kopiaren alta 24,76€ ibigailuko + 9,87€ liburuko, bere kasuan).
Ibilgailuaren kopia indarrean jarri: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT4 / Liburua: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT11
- Zirkulazio baimena; fitxa tekniko osoa; errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua; gaitasun ekonomikoa egiaztatzea.
(*) Beste baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak eskualdatuz gero: ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia. Eskualdatze idatziak HIRU HILABETEKO balioa izango du sinatu den momentutik aurrera. IBILGAILUAK ESKUALDATU
- IBILGAILU ORDEZTEA
- Eskatu ordainketa gutuna. (19,89€ ibilgailuko + 9,87€ liburuko, bere kasuan).
Ibilgailua ordeztea: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT1 / Liburua: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT11
- Zirkulazio baimen; ibilgailuaren fitxa tekniko osoa; errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.
- HELBIDE ALDAKETA: baldintzak eta dokumentazioa ondorengo fitxan: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2238
- TRANSMISIOA: Baimena lagatzeko idazkia. Idazkia eskualdatzen den baimenaren titularrak sinatu behar du persona fisikoen kasuan. VD baimenen titular diren pertsona juridikoen kasuan, berriz, garraio kudeatzaileak (gaitasun agiriduna). Idazkia enpresaren ordezkariak sinatzen badu, indarrean dauden ahalordeak. Eskualdatze idatziak HIRU HILABETEKO balioa izango du sinatu den momentutik aurrera. BAIMENA LAGATZEKO IDAZKIA.
Honetaz gain, baimena eskuratuko duenak egiaztatu beharko du salgaien garraio publikorako baimen berria emateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, ondorengo fitxan ageri den dokumentazioa aurkeztuta: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2266
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: 5 hilabete, ikus-onespena izan ezik: 1 hilabete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2001, 2003 eta abar), eskabidea NAren edo IFKren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0).
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.Web orria: Garraio orria
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: