Baimenak 16 - VT - Bidaiariak turismo ibilgailuetan garraiatzeko baimena aldatzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Bidaiariak turismo ibilgailuetan garraiatzeko baimenen aldaketak izapidetzea:
- Helbidearen aldaketa
- Ordezkapena
- Transmisioa
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Autonomoak.
Baldintzak
- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
- BEZean alta emanda egotea (036, autotaxi bidezko garraioa).
- Ibilgailua(k) JEZean alta emanda egotea (840, autotaxi bidezko garraioa).
- Ordezkatzea: Lehen matrikulaziotik 2 urte baino gutxiagoko ibilgailu bat. Lizentziaren titularra den Udalaren baimena behar da.
- Egoitza aldaketa: udalerri edo kale aldaketa. Helbide aldaketa BEZean (036 inprimakia).
- Transmisioa: lizentziaren titularra den Udalaren baimena behar da.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko. HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO
Aurkeztu beharreko agiriak
- IBILGAILUA ORDEZKATZEA:
- Tasaren ordainketa:
- Ibilgailua ordezkatzeko Udalaren baimena; zirkulazio baimena; ibilgailuaren fitxa teknikoa, taximetroaren altarekin (1040); erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin eta indarrean dagoen ordainagiria; garraio liburuak (aurrekoak itzuli).
- EGOITZA ALDAKETA:
- Tasaren ordainketa:
- Pertsona fisikoek, errolda agiria eta pertsona juridikoek enpresaren IFK.
-TRANSMISIOA (TITULAR ALDAKETA).
- -Tasaren ordainketa:
- Titular berriaren identifikazio agiria; lizentzia transmititzeko Udalaren baimena; ibilgailuaren fitxa teknikoa, taximetroaren altarekin (1040); zirkulazio baimena; titularra Gizarte Segurantzako Autonomoen Erregimenean ("autotaxi bidezko garraioa" jardueran) alta emanda egotearen agiria; sinadura elektronikoa edukitzearen egiaztagiria; ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena; erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin eta indarrean dagoen ordainagiria; garraio liburuak (aurreko titularrarenak itzuli behar dira).
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Argibideak
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: 3 hilabete.
ARAUDIA
- 2000ko ekainaren 29ko 2/2000 Legea (2000-08-01eko EHAAO), turismo ibilgailuetan egiteko bidaiarien herri barruko edo herriarteko garraio publikoari buruzkoa.
- 243/2002 Dekretua (2002-12-05eko EHAAO), turismo ibilgailuetan egiteko bidaiarien herri barruko edo herriarteko garraio publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena.
- 2005eko otsailaren 11ko Agindua (2005-03-04ko EHAAO), Garraio eta HerriLan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien herriarteko garraio publikorako gehienezko baimen kopurua ezartzen duena.
- 1993ko otsailaren 4ko Agindua (IV atala), Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, bidaiarien errepideko garraio diskrezionala egiteko baimenei buruz.
- 1988ko maiatzaren 31ko Agindua (1988/06/25eko EHAA), automobiletan egiten den bidaiarien garraio publikoan udalerritik kanpoko bidaiarien bilketa arautzen duena.
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: lau urtean behin, urte bikoitietan 2022 urtetik aurrera. Eskabidea NAren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0)
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta:
https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte