Baimenak 17 - VS - Osasun garraiorako ibilgailuentzako baimen berriak ematea (VS)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Estatu mailako VS serieko garraio baimenak, anbulantzietan osasun garraioa egiteko.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badu edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badu, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko du Ministerioaren egoitza elektronikoan.
- Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, edo atzerritartasun-araubideko baimena izatea garraiolari-jarduerarako.
- Pertsona juridikoetan, gizarte-xedeak anbulantzia bidezko garraio sanitarioa jaso behar du.
- Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak, posta elektronikoa, eta sinadura elektronikoa, ziurtapen zerbitzuen emaile baimendu batek emana.
- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
- Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
- Zerga betebeharrak betetzea:
1.- Ibilgailua JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “anbulantzia bidezko garraio sanitarioa”
2.- Enpresa BEZaren erroldan alta emanda egotearen agiria (036): “anbulantzia bidezko garraio sanitarioa” jarduera.
- ISO 9001 NORMA UNE 179002:2008 ziurtagiria.
- GARRAIO SANITARIOA KUDEATZEKO GOI-MAILAKO IKASTAROA edo baliokidea duen eta dagokion taldean Gizarte Segurantzan alta emanda dagoen enpresa zuzentzen duen pertsona.
- Baimenak 20.000 biztanle baino gehiagoko herri batean helbideratzen badira:
1.- Lokal bat duela, baliabideak eta teknologiak dituena, eguneko 24 orduetan arreta eskaintzeko, eta laguntza-baliabideei datuak jakinarazteko eta transmititzeko, baita ibilgailuen kokapen geografikoa ere.
2.- Lokala irekitzeko udal-lizentzia edo udalari egindako eskaera eta lokalaren erabilgarritasuna justifikatzea.
- Gutxienez 5 ibilgailu edukitzea. Atxikitu beharreko ibilgailu bakoitzaren antzinatasuna ezin da 10 urtetik gorakoa izan, lehenengo matrikulazio-datatik zenbatzen hasita.
- Ibilgailuei buruzko ziurtagiri tekniko-sanitarioak edukitzea.
- Estaldura mugagabeko erantzukizun zibileko asegurua izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Hirugarren bati baimena ematea dokumentazioa jasotzeko. HIRUGARREN BATI BAIMENA EMATEA DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera, behar bezala beteta. GBE
- Tasaren ordainketa. Eskatu ordainketa gutuna
- Interesdunaren baimena, agiri jakin batzuk egiaztatzeko Administrazioak ofizioz erregistro publiko zehatz batzuetara sartzea ahalbidetzen duena. ERREGISTRO PUBLIKOAK
Enpresari dagokionez:
.- Baimenaren titularraren identifikazio agiria (IKF, NAN, AIZ, iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterakoa, lanerako baimena ematen duena).
.- Pertsona juridikoei dagokienez, eraketa agiria, dagokion Erregistroan behar bezala erregistratuta, zeinean agertuko den enpresaren xedea osasun garraioa egitea dela.
.- Ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
.- Baimenaren titularraren izenean emandako sinadura elektronikoaren kopia, eta horren baliozkotasun ziurtagiria.
.- Enpresaren Gizarte Segurantzako alta.
.- ISO 9001 NORMA UNE 179002:2008 ziurtagiria
.- Enpresa benetan zuzentzen duen pertsona, GARRAIO SANITARIOAREN KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO IKASTAROA edo baliokidea duena, eta dagokion taldean Gizarte Segurantzan alta emanda dagoena.
.- Enpresa 20.000 biztanletik gorako udalerrietan instalatzen denean:
- Eguneko 24 orduetan arreta ematea, laguntza-baliabideei datuak jakinaraztea eta transmititzea eta ibilgailuen kokapen geografikoa ahalbidetzea ahalbidetuko dion baliabide eta teknologiadun lokal bat duela justifikatzea.
- OHZ, jabetza-eskriturak edo alokairu-kontratua.
Ibilgailu bakoitzari dagokionez (gutxienez 5 ibilgailu):
.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
.- Ibilgailuaren fitxa tekniko osoa.
.- Alokairu kontratua, ala dagokienean.
.- Ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
.- Dagokion asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria: erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta indarrean dagoen ordainagiria.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Argibideak
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: 5 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
Ezestekoa
Honen bidez jakinarazten da
-
Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
- Uztailaren 23ko PRE/1435/2013 agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, osasun garraioa errepidean egiteari buruz. https://www.boe.es/eli/es/o/2013/07/23/pre1435/con
- Maiatzaren 25eko 836/2012 Errege Dekretua, Errepideko osasun garraiorako ibilgailuen ezaugarri teknikoak, osasun-ekipamendua eta langile-kopurua ezartzen dituen Errege Dekretua. https://www.boe.es/eli/es/rd/2012/05/25/836/con
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bikoitietan (2024, 2026, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0). Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta:
https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte