Helburua
Gipuzkoako udalek edo horien mendeko entitate publikoek antolatutako jardueren finantzaketara bideratutako dirulaguntzak arautzea, baldin eta udal maila gainditzen badute eta, kalitate eta interesarengatik, Gipuzkoako kultura eskantzari ekarpen garrantzitsua egiten diotenean; besteak beste, jaialdi, ziklo, lehiaketa, erakusketa eta arte historia eta ondare izaerako ospakizunei, nahiz kultura gaiak hartzen dituzten beste hainbat alorri.
Laguntza hauen helburu nagusia da lurraldeko kultur eskaintzaren oreka lortzea.
Ez dira diruz lagunduko honako jarduerak: diru laguntza izenduna dutenak; departamentu beraren beste diru laguntza lerro baten sarrera egokiagoa dutenak; jai-programak eta erritu izaerakoak, azoka tematikoen antolaketa; nekazaritza azokak eta gastronomiari lotutako lehiaketak. eta jarduerak; kultura izaera eduki arren, tokiko esparrukotzat jotzen direnak; Aisia eta denbora librearen okupaziora nahiz gazteriari zuzendutakoak.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria