- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Eskola garraioa egiteko gaitasun agiria (CATE)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Egiaztatzea 443/2001 Errege Dekretuak, apirilaren 27koak, 3, 4, 6 eta 12. artikuluetan ezartzen dituen baldintzak betetzen direla, hori betetzea beharrezkoa baita ikasleak garraiatzeko Erabilera Bereziko Garraio Erregularrerako nahitaezko baimena eskatzeko.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja 2 plaza atzealdea , 20018 Donostia
Helbide elektronikoa: inspecciontransportes@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112990
Nori zuzenduta
Baimen hauen titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoak: bidaiariak autobusez edo turismoz garraiatzeko eskatu ahalako garraio publikorako baimenak (VD eta VT edo VTC, hurrenez hurren).
Baldintzak
- Eskola garraioa:
- Ibilgailuak gehienez ere 16 urte baino gutxiago izango ditu. Ibilgailuaren antzinatasuna irailaren 1ean duena izango da.
- 10 urte baino gehiago dituzten ibilgailuek justifikatu egin beharko dute aurreko ikasturtean eskola garraioa egiteko baimena izan dutela.
- Ibilgailuak eskola garraioa egiteko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eguneratuta eduki beharko du.
- Ibilgailuaren derrigorrezko asegurua, erantzukizun zibileko asegurua estaldura mugagabearekin eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua harpidetuta izango ditu eta ordainketa eguneratuta.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
ESKOLA-GARRAIOA IBILGAILUAK BALDINTZAK BETETZEN DITUELA EGIAZTATZEKO ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-Orria
- Zirkulazio baimena
- Industriako Fitxa Teknikoa indarrean dauden berrikuspenekin
- Aseguruen poliza(k) eta indarreko ordainagiria(k)
Aurkezten den dokumentazioak indarrean egon beharko du aurkezpen egunean, eta iraungi arteko gutxienez hilabete bateko epea izan beharko du.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Online izapidetuko dira, sinadura elektronikoarekin.
Dokumentazioa helbide elektroniko honetan sartuko da:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/erregistroa/zertarako-balio-du
Soilik bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dira komunikazioak, lege honetan -eta lege hau betearazteko eta garatzeko ematen diren arauetan- jasotzen diren baimen eta gaikuntzak emateko eskumena duten administrazio organoen eta haien titular edo eskatzaileen artekoak, hori ezartzen baitu 16/1987 Legeak, uztailaren 30ekoak, Lehorreko Garraioa Antolatzekoak, 56. artikuluan.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
Jakinarazpen elektronikoen postontzian sartuta, helbide honetan:
https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/jakinarazpenak/zer-den
Jakinarazpen elektronikoen postontzian begiratzeko betebeharra gorabehera, Administrazioak ohar bat bidaliko du "eskabide agirian" agertzen diren helbide elektronikoetara.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Ibilgailuaren egokitasuna automatikoki bideratuko da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Baimenak Kudeatzeko atalera, gehienez ere 15 eguneko epean, eskatzen denetik zenbatzen hasita.
Ziurtagirien baliozkotasuna: ziurtagiria egiten denetik hilabete batekoa. Ziurtagiriak baliozkoak izateko, ezinbestekoa izango da aurkeztutako dokumentuetatik bat bera ere ez iraungitzea ziurtagiria egiten denetik Erabilera Bereziko Garraio Erregularrerako baimena (DRI) eskatzen den arteko denboran.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
Berezia:
2001eko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretua, eskola umeen eta umeen garraiorako segurtasun baldintzei buruzkoa.
Orokorra:
1987ko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lehorreko Garraioa Antolatzeari buruzkoa, eta horren zati bat aldatzen duen 2003ko urriaren 8ko 29/2003 Legea eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Erabilera Bereziko Garraio Erregularrerako baimena indarrean dagoen bitartean, iraungitzat jotako dokumentazioa aurkezteko eskatu ahal izango dio Garraio Ikuskaritzak interesdunari, berritu dela egiaztatzeko. Egiaztatzerakoan, ibilgailuaren egokitasun baldintzaren bat betetzen ez dela hautematen badu, organo eskudunari jakinaraziko zaio, baimena eten dezan.