- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 14 - DRI - Erabilera bereziko garraio erregularra egiteko baimena
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Ikasle, langile, unibertsitario eta abarren erabilera bereziko garraio erregularra egiteko baimenak.
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Zerbitzua erabiltzaile talde homogeneo eta espezifikoentzat kontratatu beharko da, zeinek jarduera komuneko zentro jakin batean duten helmuga (fabrika, eskola eta abar), eta ez da nahikoa jarduera komun bat garatzea eta abiapuntua edo helmuga herri bakar batean egotea.
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
1.- Tasaren ordainketa (24,76€ ibilbideko) : Ordainketa gutuna
2.- Eskabidea eredu normalizatuan. DRI ESKAERA ORRIA ELEBITAN
- Garrantzitsua: eskabideko datuek bat etorri behar dute kontratuarekin edo adjudikazioarekin.
3.- Zerbitzuaren kontratua edo adjudikazioa. Zerbitzuari dagokionez, ondorengoa adierazi behar da:
- Egiten duen ibilbidea. Kontuan izan ibilbideak ordubete baino laburragoa izan behar duela 16 urte edo gutxiagoko ikasleen kasuan.
- Zentroan sartzeko eta handik irteteko ordutegiak
- Erabiltzaile kopurua
Kontratatzailea elkarte bat bada: Estatutuak, behar bezala erregistratuta, eta IFK.
Kontratatzailea aldi baterako enpresa-elkartea (ABEE) bada: Eratze-estatutuak.
4.- CATE daukala egiaztatzea (eskola ume garraio erregularra denean). Horretarako, harremanetan jarri Ikuskaritza atalarekin: inspecciontransportes@gipuzkoa.eus
5.- Donostian geldialdiak eginez gero, Udalaren baimena. Geldialdien kodeak eskabide orrian adierazi behar dira.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez bidali behar da. https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
Berezia:
2. 2001eko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretua, eskola haurren eta adingabeen garraioko segurtasun baldintzak arautzen duena.
Orokorra:
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE