Helburua
Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzea.
Jarduera horiek erantzun egingo diete desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera fisikoa sustatzeko eredu gipuzkoarrean jasotako SARTU eta SEGI, estrategiei.
Zehazki, lerro honen bitartez diru laguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:
- C.4.a) Desgaitasuna duten helduentzako kirol jarduerak (oinarri hauen ondorioetarako, 16 urte edo gehiago dituzten pertsonak hartuko dira kontuan). Kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
- C.4.b) 6 eta 21 urte bitarteko ikasleentzako kirol jarduerak (salbuespen gisa, unean uneko jarduerak edo topaketak irakaskuntza-jardueren osagarriak badira bakarrik lagunduko dira diruz). Ikastetxeek (publikoek eta publikoak ez direnek), kirol klubek, eragindako pertsonen elkarteek eta/edo irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatu ahal izango dituzte.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria