Tramites Servicios
Ikuskaritza - Alegazioak edo berraztertze errekurtsoa aurkeztea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
- Alegazioak aurkeztea ikuskapen aktak formalizatu aurreko entzute tramitearen barruan.
- Alegazioak aurkeztea desadostasun akta baten aurka edota adostasun edo desadostasun akta bat zuzentzeko ebazpenaren aurka.
- Alegazioak aurkeztea zehapena ebazteko proposamenaren aurka.
- Berraztetze errekurtsoa aktak likidatzek erabakien edota zehapenen aurka.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusia
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
- Pasahitza
Tramitazio elektronikorako oharrak
Formulario honen bidez, alegazioak aurkeztu ahal izango dira akta edo zehapen proposamen baten edo batzuen aurka edo, bestela, berraztertze errekurtsoa likidazio erabaki baten edo batzuen aurka.
Errekurritzen den edo alegazioak aurkezten zaizkion egintza identifikatu beharko da, bai eta, errekurtsoa edo alegazioa jasotzen duen egintza bakoitzeko, horren zergaldia ere. Akta izanez gero, sinatutako agiriaren goiburuan agertzen den zenbakia jarri beharko da.
Zuzeneko arretarako bulegoak
Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiaren bulegoak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
ARAUDIA
1.- Alegazioak aktak formalizatu aurreko entzute tramitearen barruan:
- 2005eko martxoaren 8ko Gipuzkoako Zergen 2/2005 Foru Arau Orokorra: 150.3 artikulua (aurrerantzean Zergen Foru Arau Orokorra)
- 2010eko azaroaren 16ko 31/2010 Foru Dekretua, Gipuzkoako Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduari buruzkoa: 50. artikulua (aurrerantzean Ikuskaritza Erregelamendua)
2.- Akten aurkako alegazioen aurkezpena:
Ikuskaritza Erregelamenduko 55. eta 56. artikuluak.
3.- Zigorraren aurkako alegazioak aurkeztea:
Zergen Foru Arau Orokorraren 215. eta 216. artikuluak.
4.- Berraztertze errekurtsoa.
Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorraren 229. artikulua eta ondorengoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra, egintzak administrazio bidetik berrikusteari dagokionez, garatzeko erregelamendua onartzen duen irailaren 26ko 41/2006 Foru Dekretuko 31. artikulua eta ondorengoak.