Animalien erregistroa - Ardien/ahuntzen kudeaketa

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza ustiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen. Hori guztia, aziendaren mugimenduen jarraipena eta kontrolarekin batera, ezinbesteko tresna bihurtu da azken urteotan animalien osasunaren, abeltzaintza sektorearen antolaketaren eta elikagaien segurtasunaren arloetan politika egiteko.

Helburua:

  • Animalia batek belarritako markaren bat galdu badu, identifikazio marken duplikatuak eskatzea.
  • Ustiategiko animalien heriotza jakinaraztea.
  • Beste ustiategi batzuetatik sartutako animalien altak adieraztea.
  • Ardi eta ahuntz aziendako abereak lekualdatzeko dokumentuak egitea, hiltegira edo estatuko beste ustiategi batzuetara eramateko.
  • Dokumentuak kudeatzea.

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako sustapen eta osasun Zerbitzua

Nori zuzenduta

- Abeltzainak

Baldintzak

  • Abeltzaina ardi eta/edo ahuntz buruak markatzeko gaitua egotea [WEB ORRIA ERAIKITZEN ARI DA]
  • REGA-GIPUZKOAn ardi eta edo/ahuntz azpiustiategia jarduera erregistratua izatea ekoizteko eta hazteko sailkapenean.
  • Lekualdatu behar diren animaliak ardi eta /edo ahuntz erroldan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko erroldaren datu basean behar bezala identifikatuta eta alta emanda egotea.

HASIERA ETA ESKAERA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Animalien erregistroa - Ardien/Ahuntzen kudeaketa.

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Eskura dago Telefono mugikorrentzat APP berezia.

Zuzeneko arretarako bulegoak


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA

Administrazioaren isiltasuna

Ez dagokio

ARAUDIA

Berezia:

Orokorra:


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Animalien lekualdatze bat egin aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:

  • Jatorrizko eta hartzaile den ustiategiak edo eremuak mugimenduak egiteko mugarik ez izatea.
  • Lekualdatu nahi den animaliak murrizketarik ez izatea lekualdatzeko.
  • Garraiobideak behar bezala desinfektatuak egotea.
  • Animaliak hiltegira eramatea nahi bada, "Elikakateari buruzko informazio/adierazpena" izeneko dokumentuarekin batera lekualdatuko dira.