Tramites Servicios Tramites Servicios


030 eredua. Zergapekoen erroldan alta hartzeko eta datuak aldatzeko aitorpena

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Edozein unetan aurkeztu daiteke 030 eredua, aurkezteko arrazoia gertatzen den egunetik aurrera.

Helburua

Zergadunen erroldan alta ematea eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarako datuen aldaketa aitortzea.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Jarduera ekonomikoa burutzen ez duten pertsona fisikoei zuzenduta dago.

Salbuespena: Jarduera ekonomikoa burutzen duten pertsona fisikoek 030 ereduaren bitartez, soilik egoera familiar/bizikidetza egoerari buruzko datuak jakinaraziko dituzte. Gainontzeko datuak (zerga helbidea, jakinarazpenetarako helbidea,…) 036 ereduaren bitartez komunikatu beharko dituzte.


Baldintzak

Zergadun bakoitzak 030 eredu bana aurkeztu beharko du.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

030 eredua (PDF)


Aurkeztu beharreko agiriak

Ereduaren jarraibideak begiratu.


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Gipuzkoataria bitartez (pasahitz operatiboa edo sinadura elektroniko aurreratuarekin).


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

  1. Ogasun eta Finantza Departamentuko Herritarren Arretarako bulegoak.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Erregistro Zentralak.


TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


412/2014 Foru Agindua, 2014ko uztailaren 7koa, zergapekoen erroldan alta hartzeko, eta helbidea, datu pertsonalak eta harremanetarakoak aldatzeko 030 aitorpen eredua onartzen duena.