TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Adopzioak (nazionalak)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Adopzioa familia biologikoarekin egon ezin duten eta famili ingurune egonkor eta iraunkorra behar duten haurrak babesteko neurri bat da. Umeak familia biologikoarekin dituen lege loturak hausten ditu eta ez dago atzera egiterik.


Nork tramitatzen du

  • GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Haurren Babeseko eta Gizarteratzeko Zuzendaritza Nagusia
  • Haurren eta Nerabeen Babeseko Zerbitzua

Baldintzak

  •  25 urtetik gorakoa izatea. Ezkontideen kasuan edo izatezko bikoteen kasuan nahikoa da bietako bat 18 urtetik gorakoa eta bestea 25 urtetik gorakoa izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.
  • Adoptatua eta adoptatzaileen artean gehienez 44 urteko aldea izatea. (Ezkontideen eta izatezko bikoteen kasuan kontuan hartuko da gazteenaren adina).
  • Ezkontide edo izatezko bikoteen kasuan gutxienez bi urteko elkarbizitza egiaztatzea.

Zenbatekoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatutako tramite guztiak doakoak dira.


Balorazio eta baremazio irizpideak

2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena (EHAA, 2008ko ekainaren 27koa, 11. eta 12. artikuluak).



HASIERA ETA ESKAERA


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

  • Gizarte Politikako Departamentuko sarrera erregistroa (Txara eraikina, Zarategi pasealekua 99, 20015 Donostia)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroak
  • 1992ko azaroaren 26ko 30/92 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38.5. artikuluan xedatutakoak.


TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

  • 6 hilabete, gehienez ere, egokitasun eskaera aurkezten denetik hasita (2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretuko 24.2. artikulua)

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa.
  • Kode zibila.
  • 2005eko otsailaren 18ko 3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa.
  • 2008ko ekainaren 17ko 114/2008 Dekretua, foru aldundiek adingabeen adopzioaren gaian bete behar dituzten jarraibideak arautzen dituena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Adoptatzeko eskaera aurkeztu baino lehen informazio eta prestakuntza saioetara joan beharko da NAHITAEZ. Harremanetarako telefonoak: 943 42 95 51 edota 673 69 86 77


Informazio osagarria

Adopzioa eratu ondoren, adoptatuei eta familiei laguntza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie. Harremanetarako telefonoa: 943 11 25 66