TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Aukerazko erregimena Europar Batasuneko beste estatu batzuetan egoitza duten zergadunentzat.

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Europar Batasuneko estatu kideetako egoiliarrei hautazko araubidea aplikatzea errentak Gipuzkoan lortzen dituztenean (baldintza jakin batzuk beteta), zerga Gipuzkoan ordaindu dezaten Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Gipuzkoako araudiaren arabera.

Informazio gehiago


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Espainia ez den Europar Batasuneko estatu kide batean egoiliar direla frogatzen duten pertsona fisikoek, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

Erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatuta dauden herrialde edo lurraldeetan egoitza duten zergadunei ez zaie inoiz ere aplikatuko hautazko araubidea.


Baldintzak

Hautazko araubidearen aplikazioa eskatu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte zergadunek.


Zenbatekoa

Zergadunak zergaldian lortutako errenta osoa zehazteko, zergaldi horretan lortutako errenta guztiak kontuan hartuko dira, non sortu diren eta ordaintzailearen egoitza non dagoen begiratu gabe.


Balorazio eta baremazio irizpideak

Zerga Administrazioak zehaztuko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zein zenbateko dagokion zergadunak hautazko araubidearen aplikazioa eskatu duen zergaldiari.


Ordaintzeko modua

Administrazioak zergadunari eskatu diezaioke beharrezkotzat jotzen dituen frogagiri guztiak aurkez ditzala hautazko araubidea aplikatzeko baldintzak betetzen direla frogatzearren.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Europar Batasuneko egoiliarrei hautazko araubidea aplikatzeko eskaera


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Formularioa internet bidez aurkeztea Gipuzkoataritik. Sinadura elektronikoa edo gako operatiboa beharko da.

Gipuzkoatariko Ogasuna eta Finantzak atalean beste eskari batzukin batera, KOMUNIKAZIO, ESKAERA ETA ERREKERIMENDUEN ERANTZUNAK azpiataleren barruan.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Herritarren Arretarako bulegoak

Hautazko araubidera biltzeko eskaera orria aurkeztuko da, bidezko frogagiriak erantsiz.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

6 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Ohiko postaz
  • Telefono bidezko komunikazioa


ARAUDIA


16/2014 Foru Araua, abenduaren 10ekoa, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarena.

11/2016 Foru Dekretua, maiatzaren 17koa, Ez-egoiliarren Errenta Zergaren Erregelamendua onartzen duena.