Baimenak 04 - MDP kopiaren alta - Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai astunen baimenari

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Beste ibilgailu batzuk atxikitzea lehendik eskuratuta dagoen salgaien garraioko MDP baimenari.

Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana


Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991

Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.

Baldintzak

.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.

.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Egiaztatu beharko da enpresak gaitasun ekonomiko nahikoa duela atxikipen berriaren ondoriozko ibilgailu kopuruari dagokionez: 

  • Lehenengo ibilgailuarengatik: 9.000€
  •  Hurrengo ibilgailuengatik 2, 3, 4…: 
    • <2.500 Kg BGM – 0€
    •  2.500 Kg eta 3.500 Kg arteko BGM– 900€ IBILGAILUKO
    • >3.500 Kg BGM – 5.000€ IBILGAILUKO

.- Ibilgailuek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:

1.- Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean (2.000 kg baino gehiago BGM duena).

2.- Ibilgailua(k) JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera.

 


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko agiriak

- Tasaren ordainketa (24,76€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna 

- Ibilgailuen zirkulazio baimena(k).

- Ibilgailuen fitxa tekniko osoa(k).

- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.

- Gaitasun ekonomikoa: garraio administrazioaren datu basean jasota dagoen ekonomia-gaitasuna nahikoa ez den kasuetan bakarrik egiaztatu beharko da.

  • Halako kasuetan, pertsona juridikoentzat, dagokion sozietate zergaren bitartez justifikatu beharko da (behar bezala balioztatuta), egiaztatzeko ea nahikoa den <kapitala + erreserbak + jaulkipen primak> batura eta, dagokionean, kapitalaren gehikuntza. Era berean, finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, finantza entitate egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.
  • Pertsona fisikoen kasuan, berriz, 12 urtetik gorako antzinatasuneko ibilgailuak jabetzan nahiz finantza-errentamenduan edukitzen denean bakarrik justifikatu beharko da. Errentamendu arruntaren kasuan, 24 hilabete baino gutxiagoko kontratuak badira, justifikatu egin beharko da.
    • Halako kasuetan, aukera hauetakoren baten bitartez justifikatu beharko da gaitasun ekonomikoa:
      • Finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, finantza entitate egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.

       (*) Beste baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak eskualdatuz gero: ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana (19,50€ ibilgailuko). IBILGAILUAK ESKUALDATU

Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa: 

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

 Argibideak 

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA

Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA

  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE

INFORMAZIO OSAGARRIA

Oharrak

Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.

Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte