Baimenak 04 - MDP kopiaren alta - Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai astunen baimenari

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Beste ibilgailu batzuk atxikitzea lehendik eskuratuta dagoen salgaien garraioko MDP baimenari.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua – atzealdea, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera

Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Ibilgailuek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:

a) Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean (2.000 kgs baino gehiago BGM duena). 

b) Egiaztatu beharko da enpresak gaitasun ekonomiko nahikoa duela atxikipen berriaren ondoriozko ibilgailu kopuruari dagokionez: 

                                        *  Lehenengo ibilgailuarengatik: 9.000€

                                        *  Hurrengo ibilgailuengatik 2, 3, 4…:   <2.500 Kg BGM – 0€

                                                                                                 2.500 Kg  ETA 3.500 Kg ARTEKO BGM– 900€ IBILGAILUKO

                                                                                                 >3.500 Kg BGM – 5.000€ IBILGAILUKO

.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaera, behar bezala beteta. GBE 

2.- Tasaren ordainketa (23,79€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna 

3.- Interesdunaren baimena, agiri jakin batzuk egiaztatzeko Administrazioak ofizioz erregistro publiko zehatz batzuetara sartzea ahalbidetzen duena.  ERREGISTRO PUBLIKOAK  

4.- Ibilgailuen zirkulazio baimena(k).

5.- Ibilgailuen fitxa tekniko osoa(k).

6.- Ibilgailuak JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera, estatu mailako jarduera esparrua.

7.- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.

8.- Gaitasun ekonomikoa: garraio administrazioaren datu basean jasota dagoen ekonomia-gaitasuna nahikoa ez den kasuetan bakarrik egiaztatu beharko da.

Halako kasuetan, pertsona juridikoentzat, dagokion sozietate zergaren bitartez justifikatu beharko da (behar bezala balioztatuta), egiaztatzeko ea nahikoa den <kapitala + erreserbak + jaulkipen primak> batura. 

Pertsona fisikoen kasuan, berriz, 12 urtetik gorako antzinatasuneko ibilgailuak jabetzan nahiz finantza-errentamenduan edukitzen denean bakarrik justifikatu beharko da. Errentamendu arruntaren kasuan, 24 hilabete baino gutxiagoko kontratuak badira, justifikatu egin beharko da.

Halako kasuetan, aukera hauetakoren baten bitartez justifikatu beharko da gaitasun ekonomikoa:

-Finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, lehenengoak egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.

- Kontu korronteekin edo banku gordailuekin lotutako funtsak eskura ditzakeela adierazten duen bankuaren ziurtagiri zigilatua; esplizituki adieraziko da dagokion kopurua. Ziurtagiriak baliabideen bolumen globala zehaztuko du, edo, bestela, bolumen hori zenbateko jakin bat baino handiagoa dela. Inoiz ere ez da erreferentzia generikorik onartuko, mota honetakoa adibidez…"garraio enpresa bat kudeatzeko baliabide nahikoak ditu…».

       (*) Beste baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak eskualdatuz gero: ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana (19,12€ ibilgailuko). IBILGAILUAK ESKUALDATU 


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez bidali behar da. https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE