- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Animaliak (behiak) lekualdatzea/mugitzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
* Dokumentazioa eskuratzea behiak hiltegira edo Estatuko beste ustiategi batera lekualdatzeko.
- Lekualdatzea: Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan dauden ustialekuen artean.
- Mugimendua: Estatuaren Elkarte Autonomo ezberdinetako ustialekuen artean.
* Datu baseetan animalien mugimenduen berri eman (REMO)
Ustiapenaren titularraren jakinarazpena
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua
Harremana
Tel.: 943 112987
Helbide eletronikoa: abeltzaintza@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
- Abeltzainak
- Operadoreak
- Profesionalak
- Hiltegiak
Ustiapeneko titularraren betebeharrak
Abeltzaintza ustiapenaren definizioa
Abeltzaintza ustiapenaren titularra
Albaitari ofizialaren definizioa
Albaitari baimendua edo gaitua
Baldintzak
- Gipuzkoa-REGA datu basean ustiategiaren izena emanda egotea.
- Abereak bi belarritakorekin identifikatuta egotea eta RIIA-Gipuzkoa datu basean izena emanda egotea.
- Osasun kalifikazioa duen ustiategia.
- Kokatuta dauden eremuak eta jatorrizko ustiategiak debekurik edo murrizketarik ez edukitzea gaixotasunagatik.
- Egindako probek edo kontrolek emaitza egokiak lortzea.
- Abeltzaintza ustiategi hartzailea: REGA datu basean izena emanda egotea.
- Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn baimendua eta izena emanda egotea.
- Animalien ustiategi edo establezimendu hartzailea: REGA datu basean izena emanda egongo da.
Osasun kalifikazioa duen ustiapena
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
- Banakako identifikazioaren edo sorta edo taldeen identifikazioaren agiriak.
- Kontrolak eta probak egin direla eta emaitza aldekoa dela erakusten duten egiaztagiriak.
- Abereen helmugari buruzko datu zehatzak.
- Abereak garraiatzeko datuak
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Sakatu tramitazioa hasteko:
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
- Tramitazioa SITRAN-Gipuzkoa datu basearen bidez egingo da bakarrik:
- Abeltzainak zuzenean egin dezake eskaera, tramitazioa eta jaulkipena Tramiteak Online web orriaren bidez erabiltzaile kodea eta dagokion klabea erabiliz.
- Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Oreakako Departamentuko eskualdeko nekazari bulegoen bidez.
- Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Oreakako Departamentuak gaitu dituen ustiategiko albaitari baimenduen bidez.
- Telefono mugikorrentzako berariazko aplikazioa erabilgarri.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Dokumentazioa eskaerari zuzenean ematen zaio aplikaziotik atera gabe (baldintzak betetzen direnean).
Abereen lekualdatzea babesten duen dokumentazioa aldatu ahal izango da jatorrizko ustiategiaren osasun kalifikazioaren, lekualdatzen den abere motaren eta ustiategi/establezimendu hartzailearen kokapenaren arabera.
Elikakateari buruzko informazioaren aitorpena
ARAUDIA
* Espezifikoa:
- 1998ko irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretua, behi espezieko animalientzako identifikazio eta erregistro sistema ezartzen duena.
- 2000ko urriaren 13ko 1716/2000 Errege Dekretua (BOE 2000-10-25, 256, zk.).
- 97/12/CE Zuzentaraua (DOCE 1997-04-25, 109 zk.).
* Orokorra:
- Estatuko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa (BOE 2003-04-25, 99 zk.).
- 2004ko martxoaren 26ko 479/2004 errege Dekretua, abeltzaintza ustialekuen erregistro orokorra xedatu eta erregulatzen duena.
- 2007ko ekainare 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erergistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregsitro orokorra ezarri eta arautzen dituena.
- 1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, animalien gaitzak erauzteko programa nazionalak arautzen dtuena.
- 1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Abere Garraioa araupetzen duena (EHAA 1990-09-28, 195 zk.).
- 1994ko otsilaren 15eko Agindua, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena (EHAA, 1991-02-22, 42 zk.).
* Orokorra ez sartuta:
- 1994ko irailaren 16ko 1881/1994 Errege Dekretua (BOE 1994-10-18, 249 zk.).
- 92/65/CE Zuzentaraua (DOCE 1992-09-14, 268 zk.).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Animalien lekualdatze bat egin aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:
- Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA datu baseetan zuzen erregistratuta egotea eta beharrezko sailkapen zooteknikoa betetzea.
- Tuberkulosi, Bruzelosi eta Leukosi eta Perineumonia gabeko osasun kalifikazio ofiziala duen ustiategia izatea.
- Jatorrizko eta hartzaile den ustiategiak edo eremuak mugimenduak egiteko mugarik ez izatea.
- Animaliek murrizketarik ez izatea eta bi belarritakorekin identifikatuta egotea.
- Garraiobideak eta garraiolariak erregistratuta egotea, eta garraiobideak behar bezala desinfektatuak.
- Aurrerako animaliek aldeko emaitzak lortzea, Tuberkulosi, Bruzelosi, Leukosi eta Perineumoniaren aurka, lekualdatu aurretik, egindako analisietan.
- Azkenik, araudiak zehaztutako baldintza osagarri eta espezifikoak kontuan hartuko dira, jatorrian edo helmugan, gaixotasun jakinak direla eta.
OHARRA: Zerbitzu hau Albaitari Gaituen bidez emango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abeltzaintza Zerbitzuak dituen datu baseetan sartzeko konexioek beraiek dute eta.
Elikakateari buruzko informazioa- Jarraibideak
Elikakateari buruzko informazioa- Aitorpena
Informazio osagarria