Kultura Eskolaren katalogoan jarduera proposamenak sartzeko eskaera

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Kultura Eskolaren katalogoan jarduera proposamenak sartzeko eskaera.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Sustapeneko eta Gazteriako Zuzendaritza Nagusia
  • Kultura Sustapen eta Hedapeneko eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Zerbitzua

Nori zuzenduta

  • Katalogoan proposamenak sartzea eskatu ahal izango dute arte eta kultura jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek zein juridikoek, baldin eta eranskin honetan jasotzen diren irizpideak eta baldintzak betetzen badituzte eta zerbitzu horiek emateagatik fakturatu ahal izateko legezko egoeran badaude.

Baldintzak

  • Pertsona edo erakunde bakoitzak ezin izango du bere izenean bi proposamen baino gehiago eduki katalogoan.
  • Ezin izango dira katalogorako aurkeztu Gipuzkoako Foru Aldundiko beste dirulaguntza lerro batzuek finantzatutako erakundeen, kultur espazioen eta museo zentroen ohiko dinamiken barruan antolatzen diren ekimenak.

Jarduerek bete beharreko baldintzak. Proposatutako arte eta kultura jarduerek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Honako esparru hauetako batekoa izatea: antzerkia, dantza, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, literatura, musika eta kultura ondarea.
  2. DBH eta OLHko ikasleentzat izatea, hau da, 12 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat.
  3. Eskolako ikasgai batekin zerikusia izatea.
  4. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea.
  5. Genero berdintasuna bermatzea, bai edukietan bai eta hartzaile gisa dituzten ikasleen artean.
  6. Inklusiboak izatea, era guztietako gaitasun intelektual eta motorretarako.
  7. Komunikazioko hizkuntza euskara izatea.
  8. Jarduera bakoitzak saio bakarra edo gehiago izan ditzake. Saio baten gutxieneko iraupena 50 minutukoa izango da, eta jarduera osoa ezin izango da 15 ordutik gorakoa izan.
  9. Jardueraren prezioari dagokionez, aurrekontu unitatetzat hartuko da jarduera baten kostu osoa, –jarduera guztiz egiteko beharrezkoak diren saioak barne– ikasle talde bakoitzeko. Jardueraren prezioa ez da 3.000 eurotik gorakoa izango.
  10. Saio bakoitzeko gehienezko ikasle kopura.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Jarduera proposamenak aurkezteko eredua [PDF]


Aurkeztu beharreko agiriak

Kultura Eskola katalogorako jarduera proposamenak aurkezteko eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


  • 2024ko otsailaren 13ko FA-KG-2024-0053 Foru Agindu bidez, kultura eta arte jarduerak zein proposamenak osatzen duten Kultura Eskola katalogoa