- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Artxiboak eta dokumentuak GFAri aldi baterako lagatzeko eskaintza (Komodatua)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako Foru Aldundiari dokumentu edo artxibo bat aldi baterako lagatzeko eskaintza, Gipuzkoako Artxibo Nagusian (Tolosa) edo Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) komodatuan gorde dezan, kontserbatzeko eta zabaltzeko (ondasunaren zaintza lagatzen da, haren jabetza gordetzen da)
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Lurralde Historikorako interesa duen dokumentu edo artxiboren bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.
Baldintzak
Ondasunaren jabetza egiaztatzea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Dokumentua edo artxiboa zehatz-mehatz adierazten duen dokumentazioa eta Gipuzkoarako duen ondare garrantzia.
- Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizuneko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta laga nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak:
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidatzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Bestelako tramitazio bideak
Kultura Zuzendaritza Nagusia. Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen Zerbitzua.
- Telefonoa: 943 41 50 60
- email: rmartin@gipuzkoa.eus
- Telefonoa: 943 41 52 62
- email: agg-gao@gipuzkoa.eus
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa
- Telefonoa: 943 41 50 60
- email: ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Zuzeneko arretarako bulegoak
Arreta Zerbitzua
- Helbidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
- Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
- Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Zuzenbide pribatuari eta alderdien borondateari lotutako kontratua da.
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Komunikazio elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
- Kode Zibila, 1740. artikulua eta hurrengoak.
- 8/1996 Foru Araua, uztailaren 9koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Ondareari buruzkoa
43. artikulua- Erabilera lagapenak onartzea
1.- Beste administrazio publikoek, beste erakundeek edo partikularrek Gipuzkoako Foru Aldundiari jabari pribatuko ondasunen erabilera lagatzen diotenean, Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua izango da, dagokion departamentuko foru diputatuaren proposamenez, lagapen hori onartu beharko duena, eta lagapenak, inplizituki, erabilera zehatz bat emateko baldintza edo konpromisu bat badakar Diputatuen Kontseiluaren baimena beharko da.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
IZAPIDEAK:
- Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada
- Ondare Historiko-artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzura bidaltzea dokumentua aztertzeko eta hare balorazio teknikoa egiteko
- Baldintza zehatzak ezartzea eta kontratuaren proposamena egitea
- Kultura Departamentuko titularren eta komodatzaile edo komodatzaileen artean kontratua formalizatzea.
- Komodatu kontratua formalizatu ondoren, objektua edo bilduma dagokion artxiboan jasotzeko lanak egingo dira.
Informazio osagarria
Kontratua kontraprestazio ekonomikorik gabekoa da, ondasuna erabili ahal izatearen truke; Aldundiak bere gain hartzen ditu ondasunaren erabilerak eta kontserbazioak sortutako gastu arruntak, nahiz eta klausula orokorrak eta partikularrak ezarriko diren alderdiek sinatuko duten komodatu kontratuan.
Dohaintzak onura fiskalak sor ditzake indarrean dagoen mezenasgoaren foru araua aplikatu ondoren.