Helburua
Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (Oñati) dokumentuak aurrez aurre kontsultatzeko zerbitzua eskaintzen dute, baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu edo dokumentuen edukiak kontsultarako legezko murrizketarik ez badu.
Dokumentu horiek kontsultatzeko moduan egon daitezen errazteko, erreserba eskaera bat egin daiteke aldez aurretik, betiere dokumentuaren edo dokumentuen erreferentzia kodea zehatz-mehatz ezagutzen bada.
Gehienez 10 dokumentu eskatu ahal izango dira.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Pertsona fisikoak eta juridikoak.
Baldintzak
Eskatzen den dokumentua aurkitzeko behar den informazioa ematea.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatutako dokumentuak identifikatzea eta aurkitzea ahalbidetuko duen beharrezko informazioarekin lotzea.
Inprimakian eredua sartu da.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak:
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Bestelako tramitazio bideak
Gipuzkoako Artxibo Orokorra
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa:
Zuzeneko arretarako bulegoak
Arreta Zerbitzua
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Gehienezko epea: 3 egun eskaera jasotzen denetik.
Legezko epea: 6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- 7/90 Legea, Euskal kultura Ondareari buruzkoa, 60. artikulua
- Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoetako dokumentuak eskuratzeko, kontsultatzeko eta erreproduzitzeko jarraibideak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH)
Oharrak
Informazio osagarria
Edozein unetan eskatu daiteke.