- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Artxibo Historikoetako dokumentuak erreserbatzea, kontsulta presentziala egin aurretik
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (Oñati) dokumentuak aurrez aurre kontsultatzeko zerbitzua eskaintzen dute, baldin eta dokumentuen kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen badu edo dokumentuen edukiak kontsultarako legezko murrizketarik ez badu.
Dokumentu horiek kontsultatzeko moduan egon daitezen errazteko, erreserba eskaera bat egin daiteke aldez aurretik, betiere dokumentuaren edo dokumentuen erreferentzia kodea zehatz-mehatz ezagutzen bada.
Gehienez 10 dokumentu eskatu ahal izango dira.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Pertsona fisikoak eta juridikoak.
Baldintzak
Eskatzen den dokumentua aurkitzeko behar den informazioa ematea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatutako dokumentuak identifikatzea eta aurkitzea ahalbidetuko duen beharrezko informazioarekin lotzea.
Inprimakian eredua sartu da.
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak:
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidatzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Bestelako tramitazio bideak
Gipuzkoako Artxibo Orokorra
- Telefonoa: 943-415262
- email: agg-gao@gipuzkoa.eus
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa:
- Telefonoa: 943-415060
- email: ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
Zuzeneko arretarako bulegoak
Arreta Zerbitzua
- Helbidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
- Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
- Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Gehienezko epea: 3 egun eskaera jasotzen denetik.
Legezko epea: 6 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Komunikazio elektronikoa
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
- 7/90 Legea, Euskal kultura Ondareari buruzkoa, 60. artikulua
- Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoetako dokumentuak eskuratzeko, kontsultatzeko eta erreproduzitzeko jarraibideak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH)
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
- Eskatzailea erregistratzea (ikertzailearen fitxa)
- Eskaera jasotzea eta datuak egiaztatzea
- Eskaerari dagokion espedientea irekitzea.
- Artxiboak dokumentazioa aurkituko du eta kontsultatzeko prestatuko du.
- Artxiboak interesdunari jakinaraztea dokumentazioa kontsultarako eskuragarri duela.
- Dokumentazioa ikerketa aretoan kontsultatzea: mailegua aretoan eta agiriak jasotzea.
Informazio osagarria
Edozein unetan eskatu daiteke.