Ondare dokumentuak erakusketetarako eskatzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere jabetzako edo kudeaketako ondare dokumentuak lagatzeko aldi baterako erakusketetarako edo museo espazioetarako (Tolosako Gipuzkoako Artxibo Orokorrean edo Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikokoan dauden dokumentuak).


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzua

Nori zuzenduta

Lagatzen diren ondasunen kontserbazio eta erabilera egokia bermatzen duten erakunde publiko edo pribatuak.


Baldintzak

   Artxiboek eskatuko dituzten baldintzak betetzea onartzea:

  • Hezetasun erlatiboa % 50 eta % 60 artekoa.
  • Tenperatura 17 eta 22 gradu artekoa.
  • Dokumentazioa ez da eguzki izpien eraginpean jarriko.
  • Argiteria sistemak zeharkakoa izan behar du eta ez ditu 50 lux gainditu behar.

         ●  Kontratatuko den asegurua  (iltzetik iltzerako).

  • Garraioaren ezaugarriak.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

●        Eskatutako dokumentuen inprimakia behar bezala beteta.

●        Aldi baterako erakusketari buruzko informazio xehatua.

●        Eskatutako obra edo obrak kokatuko diren aretoaren «condition report» delakoa.

●        Aretoaren  condition report ik  egon ezean, artxiboek eskatuko dituzten baldintzak betetzea onartzea.

  • Hezetasun erlatiboa % 50 eta % 60 artekoa.
  • Tenperatura 17 eta 22 gradu artekoa.
  • Dokumentazioa ez da eguzki izpien eraginpean jarriko.
  • Argiteria sistemak zeharkakoa izan behar du eta ez ditu 50 lux gainditu behar.

●        Kontratatuko den asegurua  (iltzetik iltzerako).

●        Garraioaren ezaugarriak.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Pertsona juridikoak eta profesionalak

●        Bide telematikoz: Online izapidetzea

●        Egoitza elektronikoa


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Aurreikusitako epea: 1 hilabete

Legezko epea: 3 hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa


ARAUDIA


53. artikuluan Gipuzkoako Ondarearen uztailaren 9ko 8/1996 Foru Araua



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

  1. Eskaera erregistratzea eta egiaztatzea , eta hala badagokio, zuzentzea.
  2. Ondare Historiko-Artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuak eskatutako dokumentu edo dokumentuen mailegu egokitasuna baloratzea eta berrestea.
  3. Foru Aldundia titularra ez den dokumentu bati edo batzuei eragiten badie eskaerak, titularraren baimena beharko da.
  4. Behin betiko zerrenda eta dokumentuen kontserbazio egoera egiaztatzea.
  5. Balorazio txostena egitea, beste gai batzuen artean, balorazio ekonomikoa eta garraio eta erakusketa baldintzak jasoko dituena.
  6. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena. 
  7. Baimena lortu ondoren, kontserbazio eta/edo egokitzapen tratamendua jasotzen duen dokumentua prestatuko da, behar izanez gero.
  8. Dokumentua edo dokumentuak Artxibotik aterako den epea adostuko da.
  9. Dokumentu edo dokumentuen irteera.  
  • Dokumentu administratiboa prestatzea, garraio eta seguru baldintzak egiaztatzeko. Zentroaren eta jasotzailearen sinadura.
  • Erakusketaren baldintzak in situ egiaztatzea, behar bada.

        10. Mailegatutako dokumentu edo dokumentuak itzultzea kontserbazio egoerari buruzko txostenarekin, eta mailegu espedientea ixtea.


Informazio osagarria

Asegurua, egokitzapena eta garraioa erakunde eskatzailearen kontura izango dira. Balio handiko dokumentuen kasuan, erakunde eskatzaileak ordainduko ditu postaz arduratzen den pertsonaren bidaia eta egonaldi gastuak (erakusketaren hiriko bidaiak eta egonaldiak).

 Eskaera edozein unetan, egingo da, gutxienez, erakusketa egin baino hilabete lehenago.