- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Ondare dokumentuak erakusketetarako eskatzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere jabetzako edo kudeaketako ondare dokumentuak lagatzeko aldi baterako erakusketetarako edo museo espazioetarako (Tolosako Gipuzkoako Artxibo Orokorrean edo Oñatiko Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikokoan dauden dokumentuak).
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Lagatzen diren ondasunen kontserbazio eta erabilera egokia bermatzen duten erakunde publiko edo pribatuak.
Baldintzak
Artxiboek eskatuko dituzten baldintzak betetzea onartzea:
- Hezetasun erlatiboa % 50 eta % 60 artekoa.
- Tenperatura 17 eta 22 gradu artekoa.
- Dokumentazioa ez da eguzki izpien eraginpean jarriko.
- Argiteria sistemak zeharkakoa izan behar du eta ez ditu 50 lux gainditu behar.
- Kontratatuko den asegurua (iltzetik iltzerako).
- Garraioaren ezaugarriak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskatutako dokumentuen inprimakia behar bezala beteta.
- Aldi baterako erakusketari buruzko informazio xehatua.
- Eskatutako obra edo obrak kokatuko diren aretoaren «condition report» delakoa.
- Aretoaren condition report-ik egon ezean, artxiboek eskatuko dituzten baldintzak betetzea onartzea.
- Hezetasun erlatiboa % 50 eta % 60 artekoa.
- Tenperatura 17 eta 22 gradu artekoa.
- Dokumentazioa ez da eguzki izpien eraginpean jarriko.
- Argiteria sistemak zeharkakoa izan behar du eta ez ditu 50 lux gainditu behar.
- Kontratatuko den asegurua (iltzetik iltzerako).
- Garraioaren ezaugarriak.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Pertsona juridikoak eta profesionalak:
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidetzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Aurreikusitako epea: 1 hilabete.
Legezko epea: 3 hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
53. artikuluan Gipuzkoako Ondarearen uztailaren 9ko 8/1996 Foru Araua
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
- Eskaera erregistratzea eta egiaztatzea , eta hala badagokio, zuzentzea.
- Ondare Historiko-Artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuak eskatutako dokumentu edo dokumentuen mailegu egokitasuna baloratzea eta berrestea.
- Foru Aldundia titularra ez den dokumentu bati edo batzuei eragiten badie eskaerak, titularraren baimena beharko da.
- Behin betiko zerrenda eta dokumentuen kontserbazio egoera egiaztatzea.
- Balorazio txostena egitea, beste gai batzuen artean, balorazio ekonomikoa eta garraio eta erakusketa baldintzak jasoko dituena.
- Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena.
- Baimena lortu ondoren, kontserbazio eta/edo egokitzapen tratamendua jasotzen duen dokumentua prestatuko da, behar izanez gero.
- Dokumentua edo dokumentuak Artxibotik aterako den epea adostuko da.
- Dokumentu edo dokumentuen irteera.
- Dokumentu administratiboa prestatzea, garraio eta seguru baldintzak egiaztatzeko. Zentroaren eta jasotzailearen sinadura.
- Erakusketaren baldintzak in situ egiaztatzea, behar bada.
10. Mailegatutako dokumentu edo dokumentuak itzultzea kontserbazio egoerari buruzko txostenarekin, eta mailegu espedientea ixtea.
Informazio osagarria
Asegurua, egokitzapena eta garraioa erakunde eskatzailearen kontura izango dira. Balio handiko dokumentuen kasuan, erakunde eskatzaileak ordainduko ditu postaz arduratzen den pertsonaren bidaia eta egonaldi gastuak (erakusketaren hiriko bidaiak eta egonaldiak).
Eskaera edozein unetan, egingo da, gutxienez, erakusketa egin baino hilabete lehenago.