- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Lanak egin aurretik jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko baimena
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Obra lizentzia lortu aurreko nahitaezko baimena, obrak egitearen ondorioz ukituko diren kultura-ondasun deklaratuko eremu edo ondasun arkeologiko edo paleontologikoetan.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Obren sustatzailea edo sustatzaileak.
Baldintzak
Baimenaren titularrak zuzendu beharko du baimendutako jarduera arkeologikoa eta paleontologikoa. Baimenaren titularrak pertsona fisikoa izan behar du eta egiaztatu beharko ditu: unibertsitateko titulua, arkeologia eta paleontologian prestakuntza nahikoa, baimendutako jarduera arkeologiko edo paleontologikoko jarduerak bere gain hartzeko esperientzia kontrastatua, eta esku-hartze eremuarekin bat datorren aldi historikoan edo aldi historikoetan prestakuntza egokia.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Egin nahi diren obren proiektuaren kopia, hala badagokio, udaleko obra lizentzia lortzeko aurkeztutakoa.
- Proiektu arkeologikoa atal hauek barne:
- Orubearen potentzial arkeologikoaren ebaluazioa jasotzen duen memoria, dokumentazio historikoa..
- Metodologia
- Planoak, argazkiak.
- Jarduera egutegia.
- Aurrekontua
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona juridikoak eta profesionalak
- Bide telematikoz: Online izapidetzea
Pertsona fisikoak:
- Bide telematikoz: Online izapidetzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoa plaza z.g. 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Ebazpenerako aurreikusitako epea: hilabete bat.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa
33. eta 66. artikuluak
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
IZAPIDEAK:
1. Dokumentazioa erregistratzea, eta zuzentzea, behar bada.
2. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak eskaera aztertuko du eta proposamen txostena egingo du.
3. Idazkaritza Teknikoak ebazpena prestatuko du.
4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrak ebazpena onartzea
5. Idazkaritza Teknikoak ebazpena jakinaraztea
- Jarduera zuzentzen duenari
- Kultur ondarea kokatzen den udalari
- Eusko Jaurlaritzari
6. Ondare Historiko-artistikoaren, eta Artxiboen Zerbitzuko arduradunak jasotzea baimendutako memoria arkeologiko eta paleontologikoa.