- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Foru Artxibo Historikoetan gordetzen diren dokumentuekin lotutako gaiei buruzko informazio eskaera
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako Artxibo Orokorrak (Tolosa) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak (Oñati) erabiltzaileei arreta zerbitzua eskaintzen dute. Zerbitzu horren funtzioetako bat da herritarrek egin ditzaketen kontsultei erantzutea, hau da, Artxiboko dokumentuak erabiliko diren ikergaien inguruko kontsultei erantzuna ematea, informazioa bilatzeko orientabideak ematea, etab.
Arreta zerbitzu horren xedea ez da ikerketa egitea baizik eta dagoen dokumentazioari buruzko orientazioa ematea, interesdunek beren ikerketa egin dezaten.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Artxiboetako eta Agiri Ondareko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Edozein pertsona fisiko, bere izenean edo pertsona juridikoen ordezkari gisa.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Horretarako prestatutako inprimakia, hauek barne:
- Identifikazio datuekin
- Kontsultaren gaia
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Pertsona fisikoak, juridikoak eta profesionalak:
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidatzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Arreta Zerbitzua
- Helbidea: Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
- Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
- Telefonoa: 943 11 21 11
Aldundiko Artxibo Historikoak
- Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 8:30 – 14:30
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa. Urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra arte, eta urriaren 1etik abenduaren 31ra arte: astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 8:30tik 14:30era; asteartean, 8:30etik 18:00etara. Ekainaren 1etik irailaren 30era: astelehenetik ostiralera 8:30tik 14:30era.
Telefonoz:
- Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 943 41 52 62.
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa: 943 41 50 60
Posta elektronikoz
- Gipuzkoako Artxibo Orokorra: agg-gao@gipuzkoa.eus
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa:ahpg-gpah@gipuzkoa.eus
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Gehienez, hilabeteko epea, eskaera jasotzen denetik. Kontsultak denbora gehiago behar izanez gero, interesdunari jakinaraziko zaio.
Honen bidez jakinarazten da
- Ohiko postaz
- Komunikazio elektronikoa
- Telefono bidezko komunikazioa
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibo historikoetako dokumentuak eskuratzeko, kontsultatzeko eta erreproduzitzeko jarraibideak: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (AGG-GAO) eta Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (AHPG-GPAH).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
- Artxiboak eskaera jasotzea eta datuak egiaztatzea
- Artxiboak eskaerari dagokion espedientea irekitzea.
- Erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuak informazioa aurkitzeko eta prestatzeko dagokion lana egitea.
- Arreta zerbitzuak erabiltzaileei erantzun dokumentua prestatzea
- Erantzuna interesdunari bidaltzea, hark hautatutako sistemaren bidez