- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Material arkeologikoa eta paleontologikoa entregatzea Gordailuan gordetzeko
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Ondareari buruz indarrean dagoen araudia betez, nahitaezkoa da Gipuzkoako lurraldean aurkitzen den material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa Gordailuan entregatzea
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Nori zuzenduta
- Aurkikuntza isolatuen aurkitzaileak.
- Baimendutako esku-hartze arkeologikoen zuzendaritza.
Baldintzak
Gordailuan entrega daiteke eta ez dago eperik, urte osoan zehar egin daiteke.
Gordailuari entregatzeko gehienezko epeak, materiala aurkitzen denetik, honako hauek dira:
- Aurkikuntza isolatua: 15 egun
- Esku-hartze arkeologikoa: urtebete
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Material arkeologiko edo paleontologikoa Gordailuan entregatzeko eskaria (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Inbentarioa (Eusko Jaurlaritzak eskatutako gutxieneko eremuekin)
- Aurkikuntza isolatuak edo aztarnategi berriak badira, fitxa teknikoa ere aurkeztu beharko da.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
- Bide telematikoz: formulario elektronikoa online izapidetzea
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak bakarrik
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30- 18:30.Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Gordailuan entrega daiteke eta ez dago eperik, urte osoan zehar egin daiteke.
Gordailuari entregatzeko gehienezko epeak, materiala aurkitzen denetik, honako hauek dira:
- Aurkikuntza isolatua: 15 egun
- Esku-hartze arkeologikoa: urtebete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Komunikazio elektronikoa
- Telefono bidezko komunikazioa
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
ESKAERA
- Esku-hartzearen zuzendaritzak edo aurkikuntza isolatua egin duen pertsonak entregaren berri emango dio Gordailuari, aipatutako kanalen bitartez eta, kasu bakoitzean, beharrezkoa den dokumentazioa bidalita.
- Gordailuko arkeologia arloko teknikariak data eta hitzordua hitzartuko ditu pertsona horrekin, materiala entregatzeko.
- Materiala entregatzen denean, bi aldeek "material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa entregatu izanaren egiaztagiria" sinatuko dute.
ERKATZEA
- Arkeologia arloko teknikariek materialak eta inbentarioa erkatuko dituzte, egokiak diren ala ez egiaztatzeko.
- Akatsen bat egonez gero, gordailugilearekin harremanetan jarriko da zuzentzeko.
GORDAILUAREN AKTA
Entrega zuzena dela egiaztatu ondoren, "Material arkeologikoaren eta/edo paleontologikoaren gordailuaren akta" sinatuko da, eta gordailugileari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.