Gipuzkoarako ondare interes handiko ondasunak eskuratzeko eskaintza
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako Foru Aldundiari ondare intereseko objektuak saltzeko eskaintza.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
Kultura Zuzendaritza Nagusia Gordailua eta Museoen Zerbitzua
Posta elektronikoa: gordailua@gordailua.eus
Telefonoa: 943 41 51 78
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Lurralde Historikorako interesgarria den objektu edo ondare-bildumaren bat duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaintza azaltzeko formularioa (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskabide inprimakia beteta
- Eskaintzen den bildumaren piezak zehatz-mehatz adierazten dituen dokumentazioa, eta Gipuzkoarako duen ondare garrantzia.
- Bildumaren titulartasuna egiaztatzen duen dokumentua edo, bestela, haren titulartasunaren erantzukizunpeko adierazpena. Erantzukizunpeko adierazpena notarioaren aurrean formalizatuko da, baldin eta saldu nahi diren ondasunak 2.000 eurotik gorakoak badira.
- Salmentarako baldintzak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak bakarrik:
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Onartzeko aurreikusitako epea: 1 hilabete
Legezko epea: 3 hilabete
Isiltasun administratiboaren ondorioak: ezespena.
ARAUDIA
9/2017 Legeak, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE direktibak Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dituena (168.2 artikulua).
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
TRAMITAZIO FASEAK
- Eskaera erregistratzea, eta hala badagokio, zuzentzea.
- Gordailua eta Museoen Zerbitzura bidaltzea, azterketa eta balorazio teknikoa egiteko.
- Gordailua-San Telmo Museoa eskuratze-batzordeak eskaintzaren egokitasun azterlana egitea.
- Zenbatekoaren arabera eskumena duen organoaren ebazpena[1]
- Espedientean obraren garrantzi artistikoa egiaztatu beharko da, erosketaren zenbatekoa 15.000 euro + BEZa baino handiagoa bada (azaroaren 8ko 9/2017 Kontratuen Legearen 168.2 artikulua).
- Ondasunak Gordailuan entregatzea.
[1]Ez da egokitzen indarrean dagoen araudira
Informazio osagarria
Ebazten duen Organoa
Erosketaren zenbatekoaren arabera:[1]
- 75.000 euro arte - Kulturako Zuzendaritza Nagusiko titularra.
- 300.000 euro arte - Kultura Departamentuko titularra.
- 300.000 eurotik gora - Diputatuen Kontseilua.
[1]Ez da egokitzen indarrean dagoen araudira