Musika, dantza, arte dramatikoa, ikus-arteak eta erakusketen komisaritza, moda eta diseinua eta arkitekturaren arloetan prestakuntza espezializaturako bekak.

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Arte alorreko ikasketa espezializatuak egiteko bekak eta beken luzapenak. Ikasketa alor hauek sartzen dira:

  • Musika: interpretazioa, konposizioa eta zuzendaritza.
  • Dantza: klasikoa, garaikidea eta koreografia.
  • Arte dramatikoa: interpretazioa eta zuzendaritza.
  • Ikus-arteak: Alor desberdinetako prestakuntza espezializatua eta erakusketen komisariaketa.
  • Modaren diseinua.
  • Arkitektura: eraikuntza, hirigintza eta paisajismoa.

Beka hauen xede diren ikastaroek gutxienez 4 eta gehienez 10 hilabete jarraituko iraupena izan beharko dute, eta deialdiaren urteko irailaren 1etik hasi eta hurrengo urteko azaroaren 30a bitartean egin beharko dira.

Bekek gehienez luzapenaldi bat izan dezakete, berau eman eta hurrengo urtean. Horretarako dagokion hurrengo urteko deialdian eskaera aurkeztu beharko dute.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko


Zuzeneko arretarako bulegoak

Informazio eta Erregistro bulego orokorrak



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza