Interes orokorreko xedeen esparruan lehentasunezko mezenasgo jardueren aitorpena (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentua)

INFORMAZIO OROKORRA

Aurkezpen epea

2027. urtea: 2026ko abenduaren 31 baino lehen / 2028. urtea: 2027ko abenduaren 31 baino lehen / 2029. urtea: 2028ko abenduaren 31 baino lehen. Eskaera urte bat baino gehiagorako izan daiteke.

Helburua

Azaroaren 4ko 17/2025 Foru Dekretuaren 4., 5. eta 6. artikuluetan jasotako jarduera edo programetarako ekarpen pribatuak sustatzea (2025-2029 aldirako interes orokorreko helburuen eremuan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak ezartzen dituena).

Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Idazkaritza Teknikoa (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola)

Nori zuzenduta

Interes orokorreko lehentasunezko jarduerak egiten dituzten erakundeak, Kirolaren, Kulturaren eta Nazioarteko Lankidetzaren esparruan.


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Mezenasgoko lehentasunezko jarduera deklaratzeko eskaera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Jardueren azalpen memoria.
  • Ekitaldiko inbertsioen, gastuen eta sarreren aurrekontua.

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Egoitza elektronikoaren bitartez: sakatu izapidetzara joateko.

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Beharrezko dokumentuak PDF formatuan erantsi behar dira.

Zuzeneko arretarako bulegoak

  • Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko erregistroan, Okendo kalea 20, 1. solairua, Donostia. Ordutegia: 8:30etik 14:00etara (astelehenetik ostiralera).
  • Erregistro Zentralean. Foru Jauregia. Gipuzkoa Plaza z.g. (sarrera). Ordutegia: 8:30etik 18:30era (astelehenetik ostegunera bitartean) eta 8:30etik 14:30era (ostiraletan).
  • Posta bulegoetan. Kasu honetan zure gutun-azala irekia aurkeztu beharko duzu eta eskaera orrian data eta zigilua jartzeko eskatu. Aurkeztu izanaren egiaztagiria nahi izanez gero eskaeraren kopian zigilatzeko eskatu.

TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA

Ebazteko gehienezko epea

Hiru hilabete

Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpen elektronikoa

ARAUDIA

  • 3/2004 Foru Araua, apirilaren 7koa, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimenari eta mezenasgoaren aldeko zerga pizgarriei buruzkoa (GAO 2004-04-19).
  • 87/2004 Foru Dekretua, azaroaren 2koa, irabazi asmorik gabeko entitateen zerga erregimena eta mezenasgoaren aldeko zerga-pizgarriak aplikatzeko erregelamendua onartzen duena (GAO 2004-11-11).
  • 17/2025 Foru Dekretua, azaroaren 4koa, interes orokorreko xedeen esparruan mezenasgoko lehentasunezko jarduerak 2025-2029 epealdirako ezartzen dituena (GAO 2025-11-07).
  • FA-KG-2025-0484 Foru Agindua, azaroaren 11koa, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko diputatuarena, 2025-2029 epealdian bere departamentuko gaiei dagozkien mezenasgoko lehentasunezko jarduerak deklaratzeko eskabideak aurkezteko epea ezartzen duena, eta jarduera horiek urtebeterako edo hainbat urtetarako direla adierazten duena.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Lehentasunezkotzat jotako pertsonen eta erakundeen betebeharrak:

  • Jarduera lehentasunezkotzat jo den ekitaldi bakoitzaren ondorengo urtarrilaren 31 baino lehen, aitorpenari buruzko foru-aginduan zehaztuko den justifikazioa bidaltzea.