- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Adinekoen zentro bat eraikitzeko, sozietate misto bat eratu eta kudeatzeko bazkidearen onarpen eskaera
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
2026-08-08 - 2026-10-08Helburua
Gizarte-zerbitzuen maparen arabera adinekoen zentroa eraikitzea: adinekoen zentro bat eraikitzeko sozietate misto bat eratzeko proiektua eta bazkidea hautatzeko eta zerbitzu hori hitzarmen bidez emateko deialdiak
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
- Ikuskapen eta Inbertsio Zerbitzua
Nori zuzenduta
Kudeaketarako lehentasuna emango zaie 3. sektoreko erakundeei.
Baldintzak
Baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen direla egiaztatzeko, honela egingo da: ofizioz egiaztatuko da pertsona juridiko bakoitzean:
- Proposatzen den erakundea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan eta irabazi asmorik gabeko hirugarren sektoreko erakundeen erroldan inskribatuta eta jardunean egotea, administrazioko erakundea ez bada salbu.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
- Dagokion erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Ardurapeko adierazpena (formulario elektronikoa)
- Onarpen eskaera bazkide anitza (formulario elektronikoa)
Aurkeztu beharreko agiriak
- Erakunde bakoitzaren ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Agiria hau bakarrik aurkeztuko da, Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan agertzen diren datuak egiaztatu ondoren, hauek ezberdinak badira (datuak eguneratuta ez izatea, helburu horrekin ad hoc botere bat ematea, etab.) - Ardurapeko adierazpena, bazkide anitza den kasuetan ezaugarri hauek beteaz:
- Bazkidearen kide bakoitzak bere Ardurapeko adierazpen (formulario elektronikoa) eredua aurkeztu behar du.
- Behin eginda, kide bakoitzak, justifikante gisa, aurkeztutako adierazpenaren PDF fitxategi bat jasoko du eta hori erantsi beharko da Bazkide Izateko Onarpen eskaeran (formulario elektronikoa).
- Erantzukizunpeko adierazpen anitza, konkurrentzian dagoen bazkidearentzat bakarrik, non adieraziko baita konkurrentzia-borondate hori, honako hauek adierazita: kide bakoitzaren partaidetza-ehunekoa, egiten duen ekarpen ekonomikoa edo ondare-ekarpena, eraikiko den egoitza-zentroaren etorkizuneko erakunde kudeatzailearen eta lagapen-hartzailearen izendapena eta ordezkari bakarraren izendapena.
- Indarrean dagoen erantzukizun zibil orokorreko (ugazaben erantzukizun zibila, gurutzatua eta produktuak barne) eta ingurumeneko aseguru-polizaren kopia, jarduerari dagokionez.
- Bazkideen artean beste administrazio baten partaidetza badago, proiektu bateratua aurkezteko hautaketa hori aldez aurretik egin izana, publikotasunaren, lehiaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera, edo, halakorik ezean, deialdian parte hartzeko jarraitutako prozeduraren legezkotasuna justifikatzen duten aparteko inguruabarrak daudela egiaztatzea.
- Erakundearen proiektuaren memoria, honako alderdi hauek zehaztuz orientatiboki eta gutxienez, deialdiaren 14. puntuko hautaketa irizpideak aplikatzeko, puntuz-puntu:
- Lurzatiaren hirigintza-fitxa edo –ziurtagiria: Sozietate Mistoari ekarpena egiteko eta egoitza-zentroa eraikitzeko egokia den lurzatiaren ezaugarri fisikoak eta hirigintzakoak azaltzen dituena.
- Egoitza-zentroa eraikitzeko obraren aurreproiektua.
- Jabetza-erregistroaren egiaztagiria, partzelari buruzko titulu juridikoa egiaztatzen duena (jabetza osoa, jabari publikoko emakida, etab.) eta partzelaren mugak (iraupena, zortasunak, kargak, etab.).
- Ekipamendu berrian gizarte-zerbitzuak emateko eredua eta bere orain arteko espezializazioa deskribatzen duen memoria. Hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko erakundeen erroldan dagoenaren egiaztagiria.
- Ekipamendu berrian gizarte zerbitzuak emateko ereduaren memoria deskriptiboaren kalitatea eta egokitasuna.
- Ekipamendu eraiki berria lagatzeko proposamena eta hura ustiatzeko plana, plazen erabateko ituntze-araubidearen pean.
- Proiektua gauzatzeko kronograma, Sozietate Mistoa eratzen denetik proiektua gauzatzeko epeak adierazita, martxan jarri eta ustiatzen hasi arte.
- Bazkideak proiektuari emandako baliabide ekonomikoak, bakoitzaren ekarpenak zehaztuta eta portzentaitan zehaztuta.Sozietate Mistoari eman beharreko baliabideen balio ekonomikoa, peritu tasatzaile ofizialak egindako lurzatiari dagokionez, hala badagokio
- Esperientzia mendekotasuna duten adinekoen egoitza-zentroen kudeaketan.
- Proiektuak ingurumenaren, enpleguaren, euskararen, genero-berdintasunaren, desgaitasunaren eta abarren arloan dituen gizarte-onurak.
- 1. ERANSKINEAN agertzen diren estatutuak hobetzeko proposamena.
- 2. ERANSKINEAN agertzen diren estatutuz kanpoko itunak hobetzeko proposamena.
- Sozietate mistoaren kudeaketa ekonomiko-administratiborako proiektua.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Iraurgi:
- Ardurapeko adierazpena (formulario elektronikoa)
- Bazkide izateko onarpen eskaera (formulario elektronikoa)
Deba:
- Ardurapeko adierazpena (formulario elektronikoa)
- Bazkide izateko onarpen eskaera (formulario elektronikoa)
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Komunikazio elektronikoa