- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren kopia lortzeko eskaera
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren kopia eskatzea.
Titularrak txartela galdu badu edo egoera txarrean badago.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua
Harremana
Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua: Tel. 943 113 948 / 943 112 074 / 943 113 757
e-posta: basanimalandare@gipuzkoa.eus
Baldintzak
- Gipuzkoan emanda, Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren titularra izatea.
- Ehizan aritzeko gaitasungabetze zigorra betetzen egon ez izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera orria- ordainketa gutuna barne (PDF)
Eskaera orria- ordainketa gutuna barne (DOC)
OHARRA: eskaera bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali: basanimalandare@gipuzkoa.eus
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentzia kopiaren izapideak bi pausu ditu:
1) ordainketa gutuna eskatzea (eskaera orriarekin batera)
2) ehiza txartelaren kopia. Txartelaren kopia egiteko, ordainketa egin dela baieztatu ondoren, bi bide daude: a) aurrez aurrekoa; b) postaren bitartez
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Autentifikaziorik gabe
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak: txartelaren kopia eta ordainketa gutuna eskatzea.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziaren kopiak duen kostua: 3,79 € (2024)