Helburua
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentzia eskatzea.
Nork tramitatzen du
Harremana
Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua: Tel. 943 113 948 / 943 112 074
e-posta: basanimalandare@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
14 urte baino gehiago edukitzea.
Baldintzak
Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasunaren azterketa gainditu izanaren agiria edo honako ehiza lizentzien agiriak:
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
1. NA, pasaportea edo gida baimena
2. Euskal Autonomia Erkidegoan araututako azterketarekin homologagarria den ehizatzeko gaitasunaren azterketa bat gainditu izanaren ziurtagiria
3. Ehiza lizentzia, honako autonomia erkidegoetako biztanleentzat: Asturias, Kanariak, Galizia, Nafarroa, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Gaztela-Mantxa eta Europar Batasunekoentzat.
Autonomia Erkidegoetako kasuan, erroldatze-ziurtagiria.
Agiri guztiek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.
Sinadura elektroniko aurreratuarekin bidalitako dokumentuen kopia digitalak originalaren hitzez hitzeko kopiatzak hartuko dira.
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuaren erregistro elektronikoa
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera moduak
Oharrak
Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza lizentziak balio dezan, lizentziarekin batera zera behar da:
1. Urteko tasa ordaindu dela erakusten duen agiria.
- Tasa ordaintzeko lekuak:
2. Ehiztariak bere erantzukizun zibila estaltzeko asegurua kontratatu duela eta kontratu hori indarrean dagoela dioen ziurtagiria.
Informazio osagarria
Tasaren prezioa urtero aldatzen denez, helbide eletroniko honetan begiratzea komenigarria da: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ehiza-arrantza/tramiteak