Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-arrantzako lizentziaren tasa ordaintzea

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Tasa ordaintzea eta ordainketaren ziurtagiria eskuratzea (ziurtagiria Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-arrantzako lizentziarekin batera eraman behar da). 

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua

Harremana

Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua:Tel. 943 113 948 / 943 112 074 / 943 113 757;

e-posta basanimalandare@gipuzkoa.eus

Nori zuzenduta

Herritarrak oro har

Baldintzak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emanda, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-arrantzako lizentziaren titularra izatea.
  • Ibaietako arrantzan aritzeko gaitasungabetze zigorra betetzen egon ez izatea.

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako Euskal Autonomia Erkidegoko ibai-arrantzako lizentziaren txartela.

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Tasaren ordainketa

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Gipuzkoako Foru Aldundian (Gipuzkoako Plaza)

Eskualdeko Nekazal Bulegoetan


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA

216/1997 DEKRETUA, urriaren 7ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko ibaietan arrantza egiteko baimena arautzeko dena