Baso laguntzak.

INFORMAZIO OROKORRA

Aurkezpen epea

2026-03-07 - 2026-06-19

Helburua

Dirulaguntzen xedea da Gipuzkoako mendien eginkizun ekonomiko, ekologiko eta sozialak mantentzeko eta garatzeko ekarpen iraunkorra egitea. Laguntza horietako batzuek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) finantzaketa ere badute.

Aurtengo deialdiak helburu hauek bultzatu nahi ditu: baso sektorea jarduera ekonomiko bezala suspertzea, baso osasuna hobetzea, sektorea gaztetzea, baso sailen abandonoa ekiditea, kudeatutako basoak izatea eta baso ustialekuen gutxieneko dimentsioa gehitzea.

Baldintzak: 

Laguntza-ildo bakoitzerako baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kontsulta daitezke.

Laguntza guztien kasuan bete beharreko baldintza bat sailak Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan jasota edukitzea da.

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Mendiak eta Habitatak Kudeatzeko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Laguntza eskaera nekazaritzako lurralde bulegoetan egin behar da, baso ustiategiaren kokapenari dagokionean alegia. Bulegoak, zehazki, honakoak dira: Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (ENB).


INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Laguntzen laburpen agiria: