- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gipuzkoako udalei gabonetako turismoa dinamizatzeko dirulaguntzak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Laguntzak ematea Gipuzkoako mankomunitateek edo garapen agentziek jarduteko dituzten hamar eskualde-eremuetako (hiriburua alde batera utzita, turismoa erakartzeko ahalmen handia baitu) biztanle gehien dituzten udalerrien potentzial turistikoa bultzatzeko gabonetan. Dirulaguntza horiek Turismo Zuzendaritzaren lurralde-gobernantzaren ereduaren barruan sartzen dira eta hurbileko turismoa sustatzen duten ingurune erakargarrien sorrera sustatzea dute helburu.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak. Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da inola ere merkatuko balioa baino handiagoa izan. Hala, diruz lagunduko dira udalerriko gabonetako apainketa-gastuak, hala nola argiztapen apaingarria eta espazio publikoetako apaingarriak. BEZa ez da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko, berreskuratu edo konpentsatu ezin den zatia izan ezik (kasu horretan, erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko da).
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Turismo Zuzendaritza Nagusia
- Turismo Plangintza eta Kudeaketako Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria